Hemen zaude: Hasiera Aktualitatea Alex Txikon Everestekin eta eguraldiarekin borrokan.

Alex Txikon Everestekin eta eguraldiarekin borrokan.

2017/02/15

Alex Txikon, Baltistan Fundazioaren laguna, Everesteko mendi magaletan ari da lanean gaur arte inork lortu ez duena lortzeko asmoz: Everest mendia neguan eta oxigenorik gabe menderatzea.

Alex Txikon Baltistan Fundazioaren lagun handia da. Behin baino gehiagotan aritu zaigu laguntzen, azkena Donostian Gabonak aurretik antolatu genuen mendi astean. Erronka handien maitale, arriskuarekin muturreko egoeretan jokatzea du gustuko. Nanga Parbat neguan Alí Sadpara eta Simone Mororekin batera gainditu ondoren, aurten 723 metro gehitu nahi izan dizkie aurreko neguan lortutako 8.125 metroei. Zaila egiten zaigu pentsatzea zer den Nanga Parbatetik gorako metro bakoitza oxigenorik gabe eta muturreko eguraldi baldintzetan. Hemendik arrakasta handiena baino ezin diogu opa, eta gure bultzada eskaini norabide zuzenean, berriro elkar ikusi eta neguko Everesti buruz hitz egiteko aukera izan dezagun. Hobe garaipenaz hitz egiteko bada, baina ez derrigorrean. Guretzat garrantzitsuena elkar ikusten jarraitu ahal izatea izango da, eta bere bizinahiaz eta eskuzabaltasunaz gozatzen jarraitzea.

Bere berri izan nahi baduzu, sakatu hemen

.

Animo Alex! Eutsi goiari!

 

Iruzkinak

Iruzkina gehitu

Iruzkin bat gehitu dezakezu beheko datu-orria testu hutsezko formatuan betez.

(Beharrezkoa)
Please enter your name.
(Beharrezkoa)
Please enter your e-mail address.
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Enter the word
Alex Txikon Everestekin eta eguraldiarekin borrokan.

Alex bere webguneko argazki batean