Hemen zaude: Hasiera Aktualitatea Aretxabaletan haurren hezkuntz-eskubidearen aldeko ekitaldiak.

Aretxabaletan haurren hezkuntz-eskubidearen aldeko ekitaldiak.

2017/11/08

Aretxabaletako udalak bultzada handia eman die Machuluko Munawar eskolako guraso, irakasle eta ikasleei eraikuntza berrietan zuten beharrei erantzun egokia emateko. Munawar Public Schoolek gela batzuk itzuli behar izan dizkio Estatuari bereak zirelako, eta hezkuntzak Ibarrean izan duen gorakada dela eta, Estatuak herrian duen eskolarako behar omen zituelako.

Sortzen zitzaien arazoari erantzun nahirik guraso eta irakasleek 4 gelako eraikin berri bat jasotzea erabaki zuten. Lurra bazuten, Estatuak berak utzia, baina beste ezer ez.

Aretxabaletako Udalak egindako diru-laguntza deialdira aurkeztu zuen proiektua Baltistan Fundazioak eta 3.446€ esleitu zitzaizkion material eta obra-gaiak erosteko. Munawar eskolako gurasoek, 2016ko azken hiruhilabetekoan neskei legozkiekeen kuotak ordaindu zituzten (kuota horiek Baltistan Fundazioak ordaintzen ditu ehundaka diru-emaileen laguntzari esker), eta Felix Foundation Baltistaneko langileek hilabeteko soldatak jarri zituzten euren borondatez. 167 boluntarioen lan osagarria aski izan zen 4 gelako (3 arrunt gehi informatikakoa) eskola berria eraikitzeko. Honetaz gain, Almen Ikastola hasia dago hango ikasleekiko elkar-komunikazio programa batean.

Hau guztia ikusita Aretxabaletako Udalak jarduera berezi bat antolatu du azaroaren barruan Haurren eskubideen nazioarteko egunaren aitzakiaz. Gu ere han izango gara. Informazio gehiago nahi izanez gero ondoko loturan aurkituko duzue euskaraz.

Iruzkinak

Iruzkina gehitu

Iruzkin bat gehitu dezakezu beheko datu-orria testu hutsezko formatuan betez.

(Beharrezkoa)
Please enter your name.
(Beharrezkoa)
Please enter your e-mail address.
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Enter the word
Aretxabaletan haurren hezkuntz-eskubidearen aldeko ekitaldiak.

Jardunaldietako kartela