Hemen zaude: Hasiera Aktualitatea Baltistan Fundazioaren hitzaldi zikloan Fiza Farhan, Mila Ramos eta Carmen del Río.

Baltistan Fundazioaren hitzaldi zikloan Fiza Farhan, Mila Ramos eta Carmen del Río.

2017/10/06

Fiza Farham eta Mila Ramosek urriaren 10ean eta 17an, hurrenez hurren, emango dituzte euren hitzaldiak Bilboko Barrainkua Udaltegian “Beste begirada batzuk” zikloaren 3. aroaren barruan. 24an berriz, Carmen del Rioren txanda izango da.

Beste begirada batzuk zikloaren 3. urtean hiru hitzadi antolatu ditu Baltistan Fundazioak emakumeek genero diskriminazioa dela eta mundu zabalean jasan behar dituzten egoera diskriminatuetara hurbiltzen laguntzeko asmoz. 
Lehenengo Fiza Farhan pakistandar emakume gaztea izango da hilaren 10ean bere hitzaldia ematen: “Emakumea, ekintzailetasuna eta garapena”. Aurreko maiatzaren 18rako genuen iragarrita baina atzeratu egin behar izan genuen hitzaldi hau. 
Urriaren 10ean berriz, Mila Ramos, MZC (Mujeres en zona de conflicto) Gobernuz kanpoko erakundearen presidentea izango dugu gure artean, eta bere hitzaldiaren izenburua izango da: “Emakumeak migrazioen kartografia berrian”. Azkenik, hirugarren eta azken hitzaldia Carmen del Riok emango duena izango da, hilaren 24an, toki eta ordu berean eta izenburu honekin: “ Emakumearen subiranotasuna Koranean"
Ez ezazue galdu hiru emakume hauen bizipenak, ekarpenak eta proposamenak ezagutzeko aukera.

 

Iruzkinak

Iruzkina gehitu

Iruzkin bat gehitu dezakezu beheko datu-orria testu hutsezko formatuan betez.

(Beharrezkoa)
Please enter your name.
(Beharrezkoa)
Please enter your e-mail address.
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Enter the word
Baltistan Fundazioaren hitzaldi zikloan Fiza Farhan, Mila Ramos eta Carmen del Río.

Mila Ramos