Hemen zaude: Hasiera Aktualitatea Baltistanera bidaia 2017

Baltistanera bidaia 2017

2017/09/22

Baltistan Fundazioko lan-talde batek Hushe Ibarrera eta Baltistanera egindako bidaiaren laburpena.

Jose Manuel Ruiz Fundazioko lehendakaria eta hezkuntza programetako arduradunak, Txaro Otxandorena patronatuko kide eta emakumeen ahalduntze, osasun eta higiene programetako arduradunak, Irati Sancho LEINNeko diplomatua eta Fundazioko langileak eta Garazi Merodio arkitekto eta bolontarioak osatu dute taldea.

Bidaiaren helburua bikoitza zen. Batetik, tokiko eta nazioarteko eragileekin lankidetza sarea osatzea eta indartzea, eta bestetik abian ditugu egitasmoen jarraipena tokian egitea. Bi helburuak soberan bete dira.

Escuela Munawar I, Machulo

Baltistan Fundazioko taldeak Felix Foundation Baltistaneko kideekin batera, hainbat lan-bilera egin ditu: Marafie Foundationeko ordezkariekin Islamabaden eta Skardun, NBE-emakumeak-eko ordezkariekin, Nazio Batuetako PNUDko kideekin, CHIP, Espainiar enbaxada eta Ashan Chaudryren bulegoa, Sehhat Foundation Hospital, WAFA (Women Association for Advancement), Aga Khan University eta PDCN, eta Karakoram International University izan dira saretutako hainbat erakunde, baina baita balio handiko eta ezkuzabaltasun ezaguneko hainbat profesionalekin, zeintzuk Hushe Ibarraren garapenean laguntza handikoak gerta baitaitezke: Fiza Farhan enpresari gaztea, Forbes aldizkariak munduko 15 emakume ekintzaile sozial gazteen artean hautatu zuena (laister izango dugu Euskadin), Raza Hakeem ingeniaria eraikuntza tradizionaleko sistemetan aditua, eta jakina, Aniqa Bano emakume borrokalari eta ausarta, Skardun Ibarreko 3 neska eta 5 mutil gor-mutu eskolatuta ditugun eskola bereziaren sortzailea.

Egitasmoen jarraipenean jasotakoa  ere ikaragarri baikorra izan da.

Hezkuntza:

  • Munawar Public Schoolen 75 haur eskolatzeko edukiera duen hiru gelako eraikin berria ikusi ahal izan dugu.

  • Aniqa Banoren eskolan ari diren Ibarreko 3 neska eta 5 mutilek ezagutza eta sozializazioan egindako aurrerapenak baieztatu ahal izan ditugu.

  • Halaber, 20 neska eta 14 mutilek Goi mailako ikasketak egiteko eskatutako beken aukeraketa prozesua ezagutu dugu. Azpimarratzekoa da hautaketa taldeko bost lagunetatik lauk Fundazioak emandako bekekin ikasi ahal izan zutela eta orain eurei dagokiela 14 beka berrien esleipena.

  • Etorkizun hurbilean izango ditugun beharrak jakin ditugu 10 eskoletako irakasle, zuzendari, ikasle eta guraso komiteekin egindako bileretan.

Osasuna eta emakumeen ahalduntzea:

  • Haurdunaldi eta erditze uneko zaintza eta higiene egitasmoak izan duen harrerak biziki harritu gaitu. 2016an 423 emakume artatu ziren eta 1034k hartu zuten parte osasun tailerretan. Zenbakiok gaindituta dauden dagoeneko 2017an, baina hori baino garrantzitsuagoa dena, ez da azken bi urteotan amaren heriotza ekarri duen intzidentziarik erditzeko unean izan, lehenago zoritxarrez aldika gertatzen zen bezalaxe. Egitasmoari dagokionez esan behar dugu Ibarreko osasun langile bat birziklatu dugula, eta beste bi ikasten ari direla Gilgiteko Unibertsitatean. Formakuntza programa hauekin, proiektuaren bideragarritasuna ziurtatuta dago.

  • Halaber, Ibarreko herri guztietan osasun galdetegi bat egin da hepatitis tasa altuak baieztatzeko. Galdetegia, Karamat sendagileak, Kuban ikasi eta bailaran hiru urtez jardunean aritu zenak, eta Bailarako osasun komiteek prestatu dute hainbat tailer parte-hartzaileetan landuz eta aurre-froga batzuk eginaz. Ondorioz galdetegiak 24 ordutan egin ahal izan da Ibarreko herri guztietan eta 140 galdetegi beteta jaso dira.

  • Beste hainbat jardueren jarraipena ere egin dugu, adibidez, National Commision for the Human Developmente Gilgit-Baltistan-ek emakumeak alfabetatzeko abian jarritako ekintzena. 409 emakume aritu dira sei hilabeteko ikastarotan 17 zentrutan, horietatik 3 Felix Foundation Baltistanek utziak.

  • Ezin bukatu Nazneen aipatzeke, Gure Vocational Centreetan egiten den lanarekin antzekotasun handia duen emakumeen ekintzailetzarako proiektu bat lideratzen duen emakumea. Lankidetza programa eta egutegi bat adostu dugu berarekin.

Taliseko emakume zentrua

Iruzkinak

Iruzkina gehitu

Iruzkin bat gehitu dezakezu beheko datu-orria testu hutsezko formatuan betez.

(Beharrezkoa)
Please enter your name.
(Beharrezkoa)
Please enter your e-mail address.
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Enter the word
Baltistanera bidaia 2017

Eskertza mezua Machulotik