Hemen zaude: Hasiera Aktualitatea Bono kanpainaren behin-behineko balantzea.

Bono kanpainaren behin-behineko balantzea.

2017/01/24

Azarotik urtarrilaren 21 arte 22.240 € jaso dira. 50 eurok neska baten urteko eskola bermatzen dute.

Hushe Ibarrean 2017ko ikasturtea hasteko hilabete eta erdi falta dela, bono kanpainaren lehen balantzea egitea dagokigu.

2016ko azaroan hasi genuen kanpainan zehar 22.240 € jaso ditugu. Diru-sarrera hauekin 445 neskatilen eskola kostua estali dugu, eta ondorioz, neska hauek ez dute eskolara joateagatik ezer ordaindu beharrik izango.

Gaur arte bono bat erosi duzuen guztiei eman nahi dizkiegu eskerrak, gugan ezarritako konfidantzagatik lehenik, eta bereziki zuen dohaintzei esker Felix Foundation Baltistantek bultzatu eta Baltistan Fundazioak kofinantzatzen duen hezkuntza proiektuko zortzi eskoletan 2017ko ikasturtea normaltasunez hasi ahal izango delako.

Oraindik, dohaintza gehiago jasotzea, eta martxorako joan den urteko kopuruak gainditzea espero dugu. Berandutu bazara edota urteko ekarpena egin ez duen jenderik ezagutzen baduzu izan kontuan aurreko urteko datuak (27.200€) hobetzen lagundu dezakezula.

 

Iruzkinak

Iruzkina gehitu

Iruzkin bat gehitu dezakezu beheko datu-orria testu hutsezko formatuan betez.

(Beharrezkoa)
Please enter your name.
(Beharrezkoa)
Please enter your e-mail address.
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Enter the word
Bono kanpainaren behin-behineko balantzea.

Munawar eskolako ikasleak.