Hemen zaude: Hasiera Aktualitatea Elkartasuna mendi garai artean

Elkartasuna mendi garai artean

2017/05/17

Pasa den ostiralean Karakorum mendilerroa Gangurenmendira gerturatu zen, eta Etxebarrin errealitate baltia ezagutu ahal izan genuan Baltistan Fundazioko Alberto Iñurrategi eta Akhon Isaaki esker. Luxu bat.

Arrazoia: Juanluren omenez azken 13 urtetan bere lagunek antolatu izan duten Mendizale Eguna.

Alberto eta Akhonek mendietaz hitz egin ziguten bai, baina batez ere pertsonez, emozioez eta baloreez. Mendiak gure ahultasunak onartzera eramaten gaituen umiltasunaz, zamalariak behar ditugunean, edo beraien ondoan zenbat txikitzen garen. Mespretxuz erabiltzen dituztenen harrokeriaz, eta beraien mendi botak jantzi eta beraien gorputzetan sartzeko beharraz.

Era berean, Hushe ibarreko garapenaz ere hitz egin zuten. Pakistaneko iparraldeko urruneko lurretan, Himalara eta Karakorumeko mendilerroen artean dagoen baltien lurraldearen garapenaz.

30 bat lagunen aurrean Akhon eta Albertok K2 eta Broak Peakaz hitz egiteaz gain, beraien bizi baldintzak hobetzeko lan egiten duten emakume eta gizonez hitz egin ziguten. Zortzimilako mendi bat igotzeak zeinen garrantzi gutxi daukan umeen hezkuntzaren eta eskolaratzearen aurrean. Eta hezkuntzak eraldaketa sozialerako egin dezakeen palanka lanaz.

Bizipen txikiez eta emozioez. Igoerez, espedizioez eta bekei esker ikasteko aukera daukaten neskatilez. Inoiz igoak izan ez diren zazpimilakoez eta orain ikastea posible duten gazteez. Kanpaleku nagusiez eta kontu korrente bat zabaltzea lortu duten emakumeez. Orain, beraien izena idatzi eta ezagutzeko gai diren umeez.

Beraien egunerokoan erronka ugariri aurre egiteko gogoz borrokatzen duten pertsonei buruz hitz egin ziguten.

Eta nola ez, bertako bistanleen esker onaz. Inoiz bueltatu ahal izango ez duten laguntza anonimoekiko sentitzen duten esker onaz.

Iruzkinak

Iruzkina gehitu

Iruzkin bat gehitu dezakezu beheko datu-orria testu hutsezko formatuan betez.

(Beharrezkoa)
Please enter your name.
(Beharrezkoa)
Please enter your e-mail address.
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Enter the word
Elkartasuna mendi garai artean

Hitzaldiko momentu bat