Hemen zaude: Hasiera Aktualitatea Fiza Farhan pakistandarra Aspegiko emakumeekin bildu da gaur Baltistan Fundazioaren eskutik.

Fiza Farhan pakistandarra Aspegiko emakumeekin bildu da gaur Baltistan Fundazioaren eskutik.

2017/10/09

Fiza Farhan Euskal Herrian da bihar, hilaren 10a, Bilbon eman behar duen hitzaldiaren harira. Aitzaki hori hartuta hainbat ekitaldi eta bilera prestatu ditu Baltistan Fundazioak Fizaren ezagutza eta gaitasunak instituzio eta pertsona interesatuekin partekatzeko.

Fiza Farhan pakistandar emakumea Aspegi

ko emakumeekin bildu da gaur Baltistan Fundazioaren eskutik. Fiza Farhan Euskal Herrian da bihar, hilaren 10a, Bilbon eman behar duen hitzaldiaren harira. Aitzaki hori hartuta hainbat ekitaldi eta bilera prestatu ditu Baltistan Fundazioak Fizaren ezagutza eta gaitasunak instituzio eta pertsona interesatuekin partekatzeko.

Goizez Emakundeko ordazkaritza batekin bildu da Gasteizen , eta arratsaldez Gipuzkoako Foru Aldundian bere esperientziak azaldu dizkie Gipuzkoako Aspegin elkartuta dauden emakumeei.

Gogoratu Fiza Farhan NBen Garapen Estrategiko Global gaietan aholkularia eta Emakumeen ahalduntze ekonomikorako Goi-mailako panelaren partaidea dela. Baita Punjabeko Emakumeen ahalduntzerako lan-taldeko presidentea. Emakumeei mikromaileguak eskaintzeko eta Pakistaneko landa-eskualde eta toki ahaztuenetara teknologia berriak eskuratzeko helburua duen Bushk Fundazioaren sortzaile eta CEO (Chief Executive Officer) ere izan zen. 2015ean Forbes aldizkariak munduko 30 gazte ekintzaileen arteako zerrendan sartu zuen.

Fiza Farhanek bere bizitza eta esperientziak ardatz hartuta, hitzaldia eskainiko du bihar, hilaren 10a, arratsaldeko 7etan Bilboko Barrainkua aretoan.

 

Iruzkinak

Iruzkina gehitu

Iruzkin bat gehitu dezakezu beheko datu-orria testu hutsezko formatuan betez.

(Beharrezkoa)
Please enter your name.
(Beharrezkoa)
Please enter your e-mail address.
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Enter the word
Fiza Farhan pakistandarra Aspegiko emakumeekin bildu da gaur Baltistan Fundazioaren eskutik.

Fiza Farhan Aspegiko emakumeekin