Hemen zaude: Hasiera Aktualitatea Fiza Farhanen hitzaldia maiatzaren 18an.

Fiza Farhanen hitzaldia maiatzaren 18an.

2017/04/30

Laister izango dugun Fiza Farhanen hitzaldiarekin, Beste Begiradak zikloaren hirugarren urtean sartuko gara.

Laister izango dugun Fiza Farhanen hitzaldiarekin, Beste Begiradak zikloaren hirugarren urtean sartuko gara. Gogora dezagun Islamaren alderdi izkutua, hain zuzen hedabideetan orri negatiboak betetzen ez dituena azaleratzeko asmoarekin ekin genion jardurea honen bidez, hainbat hizlari ekarri ditugula Euskal Herrira, gehienak harreman mota berrien bultzadan eta emakumeen ahalduntzean eredugarri direnak. Espainiarrak batzuetan Natalia Andujar edo Isabel Romero bezala, pakistandar emakume gazteak besteetan, Everesta gainditu duen lehen emakume pakistandar Samina Baig bezala, edo bere etxea gormutuak artatzeko zentru bihurtu zuen Aniqa Bano bezala. Guztiak emakume musulmandarrak izanik, bestelakorik ere izan dugu Pakistaneko historiaren irakaslea den Ana Ballesteros, edota Aga Khanek bultzatutako Gilgiteko Unibertsitateko PDCN zentruko Mola Dad Safha aditua bezala. 
Hurrengo hizlaria, Fiza Farhan, emakume pakistandar gaztea (28 urte) da, eredugarria ekintzailetasunean eta aditua emakumeen ahalduntze ekonomikoaren gaian eta beste hainbatetan. Amaierarik gabeko kurrikulumaren jabe izanik, NBen Garapen Estrategiko Global gaietan aholkulari, eta Emakumeen ahalduntze ekonomikorako Goi-mailako panelaren partaidea da besteak beste. Baita Punjabeko Emakumeen ahalduntzerako lan-taldeko presidentea. 
2015ean Forbes aldizkariak munduko 30 gazte ekintzaileen arteako zerrendan sartu zuen. Emakumeei mikromaileguak eskaintzeko eta Pakistaneko landa-eskualde eta toki ahaztuenetara teknologia berriak eskuratzeko helburua duen Bushk Funbdazioaren sortzaile eta CEO (Chief Executive Officer) ere izan zen. 
Maiatzaren 18an mundu mailako sona lortu duen giza-lider emakume pakistandar honen ekintzak eta experientziak ezagutzeko aukera izango dugu Bilboko udaleko Gizarte Sailaren laguntzarekin, Barrainkuako kultur etxean, Barrainkua kalea 5, arratsaldeko 7etan.

Hitzaldiaren izenburua: "Emakumea, ekintzailetasuna eta garapena" izango da. 

Han espero zaituztegu.

Iruzkinak

Iruzkina gehitu

Iruzkin bat gehitu dezakezu beheko datu-orria testu hutsezko formatuan betez.

(Beharrezkoa)
Please enter your name.
(Beharrezkoa)
Please enter your e-mail address.
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Enter the word
Fiza Farhanen hitzaldia maiatzaren 18an.

Fiza Farhan