Hemen zaude: Hasiera Aktualitatea Jose Ramon Madinabeitia "Txin da ba"

Jose Ramon Madinabeitia "Txin da ba"

2017/04/28

Apirilaren 27an egin zen Bilboko Euskalduna Jauregian Jose Ramon Madinaveitia, besteak beste Baltistan Fundazioko boluntario izandakoari buruzko libiruaren aurkezpena eta omenezko ekitaldia.

Apirilaren 27an Bilboko Euskalduna Jauregian José Ramón Madinaveitiaren omenez egin zen ekitaldian, non “José Ramón Madinaveitia Foronda. Vocación de servicio” Mario Ozainek idatzitako liburuaren aurkezpena egin zen. Fundazioaren ordezkaritza zabala izan zen ekitaldira gonbidatuak izan baikinen. 
Jose Ramonek, Bideetako ingeniari lanbidez,hainbat azpiegitura oso garrantzitsu zuzendu zituen mundu zabalean eta baita Euskal Herrian; tartean Bilboko metroa eta Bilboko eta Gasteizko tranbiak. 
Balio handiko ibilbide profesionalari bera bezain garrantzitsua izan zen alde solidarioa gehitu zion eta horrela Baltistan Fundazioko boluntarioa izan zen Hushe Ibarrean egin genuen azpiegitura garrantzitsuena zuzenduz: hots, Hushe ibaitik herriraino eraiki  zen punpatze sistema, zeinaren bidez lortu baitzen ibaiko ura herriko tokirik garaienetara bidaltzea handik ohiko ubideen bidez Matxulutarren lurrak garastatzeko sistema berria bermatuz, eta ordura arte Matxuko terrazak garastatzen zituen glaziarren galerak ekarritako hondamendiari  aurre egin ahal izateko baliabideak eskainiz herritarrei. 
Arantza Tapia Kontseilaria buru izan zuen ekitaldian Jose Manuel Ruiz Fundazioko presidenteak eta lan honen lekuko izan zen Ishaq Akhon Hushe Ibarreko gazteak hartu zuten parte, eta bien artean azpiegitura honek Matxulutarren bizitzan izan zuen eragin positiboa azaldu zuten, harrez gero hango gizon eta emakumeek Jose Ramonekiko duten miresmena azpimarratuz eta nola gogoratzen duten herrian egiten duten ekitaldi publiko guztietan. 
Hangoek dioten bezala Bizi bedi betiko (Txin da ba) Jose Ramon.

 

Iruzkinak

Iruzkina gehitu

Iruzkin bat gehitu dezakezu beheko datu-orria testu hutsezko formatuan betez.

(Beharrezkoa)
Please enter your name.
(Beharrezkoa)
Please enter your e-mail address.
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Enter the word
Jose Ramon Madinabeitia "Txin da ba"

Ekitaldiko mahaia. Argazkian Baltistan Fundazioa presidentea bere hitzartean.