Hemen zaude: Hasiera Aktualitatea Albizturko eskolako haur solidarioak.

Albizturko eskolako haur solidarioak.

2017/02/14

Albizturko eskolako haurrek, Hushe Ibarreko neska-mutikoak eskolatzen laguntzeko lan egin dute eskola-baratzean eta azoka soldarioan saldu dituzte ekoitzitako barazkiak.

Albiztur Tolosaldeko herri txiki bat da Gipuzkoan. Oso ezaguna babarrunak ekoitzi eta prestatzeko duten abileziagatik. Baina herri txiki honetan eskola ere badute. Herriko neska-mutiko guztiak hezten dituen eskola txikia. Baita ondo hezi ere. Eskolako ikasleek ekintza mordo batean hartzen dute parte ikasturtean zehar euren blogean ikusi dezakezuen bezala. Eta lana ere egiten dute. Albizturko eskolako haurrek baratze eder bat dute eta bihotz handi bat. Horregatik ez dute maite eurak dituzten aukera guztiak munduko beste haurrek ez izatea, eta azoka solidario bat egin dute erein eta zaindutako barazkien salmentatik ateratakoaz Pakistango haur batzuen eskola ordain zezaketela pentsatuz. Eta baita egin ere. Erein, zaindu, jaso, saldu, eta irabazitako dirua Baltistan Fundazioari bidali diote Hushe Ibarreko neska-mutikoek eurak duten maila goreneko eskolak izateko aukera izan dezaten. Zorionak eta Mila esker.

Iruzkinak

Iruzkina gehitu

Iruzkin bat gehitu dezakezu beheko datu-orria testu hutsezko formatuan betez.

(Beharrezkoa)
Please enter your name.
(Beharrezkoa)
Please enter your e-mail address.
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Enter the word
Albizturko eskolako haur solidarioak.

Albizturko eskola.