Hemen zaude: Hasiera Baltistan

Baltistan

Baltistan Txina eta India ondoan dagoen lurralde menditsua da, arruntean Pakistaneko Katxemira deituta. Eskualde hau, non lur azalaren %96-a 4.000 eta 8.000 metroko mendiz beteta dago, gainerako herrialdetik baztertua dago. Baltistanen estatuaren presentzia oso eskasa izan da Erresuma Batuatik independentzia lortu zuenetik 1947- urtean, eta orain, uholdeen ostean ez Estatua, ez nazioarteko laguntza ez dira iristen.baltistan-1

Baltistan pertsona askorentzat Pakistaneko eskualderik ikusgarriena da, eskeintzen duen sekulako geografiagatik eta paisaiaren edertasunagatik.

balti-2Eskualde honetan munduko hiru mendikate handienak elkartzen dira: Karakorum, Hindu Kush eta Himalaya, mendizale, alpinista eta abenturazaleentzat eskualde hau paradisua bihurtu delarik.

Hushé Arana, Félix Baltistán Fundazioak lan egiten duen lekua, Baltistaneko ipar-ekialdean dagoen 2.500 eta 3.400 metro bitartean dagoen arana da.