Hemen zaude: Hasiera Kolaborazioa 2017ko bono kanpaina.

2017ko bono kanpaina.

2017 ikasturtea. 600 bono, 600 neskato.

2017 ikasturtea. 600 bono, 600 neskato.

Abenduarekin batera bono salmenten urteroko kanpainari ekin diogu, Hushe Ibarreko (Baltistan, Pakistan) zortzi eskoletan, 600 neskato eskolatzeko helburuarekin. Kanpaina 2017ko martxora arte luzatuko da.

Bono bakoitzak neska baten urteroko eskola gastuak estaltzen ditu 50€-ren truke.

Bono hauen bidez metatutako kopurua neskak eskolatzeko gastuetan erabiltzen da oso-osorik.

Amaitzear dagoen 2016 ikasturtean 593 neskato eta 455 mutiko eskolatzea lortu genuen kanpainan jasotako 27.125 €ri esker. Nesken eskolak kopuru honi esker ordaindu ziren, eta mutikoen tasak familien kontura izan ziren.

Irakasle kopurua handitzea ere lortu dugu, ikasle kopurua handitu den hein berean, eta ez hori bakarrik, aurten, bigarren mailako ikasketekin hastekotan dira, 11-13 urte bitarteko hezkuntza gabeziei irtenbide bat emanaz.
Eskolatze osoa, eta maila guztiak ematea lortu nahi badugu, ezinbestekoa da zuen laguntza 50€ko “bonoen bidez gauzatu daitekeena.

Lagundu nahi izanez gero hauetako bide bat erabil dezakezu:

  • Kuntxabankeko ES05 2095 0000 70 9116423251 kontuan diru-sarrera bat eginaz.
  • Donostiako Tabakalera aretoan abenduaren 13tik urtarrilaren 7ea zabalik izango dugun argazki erakusketara joan eta  bertan ekarpena eginaz.
  • Webgune honen donazioak atalean.
  • Fundaziora telefonoz deituz, email bat bidaliz edo bertara agertuz.


Oharra: Baltistan Fundazioa herri onurako erakundetzat onartu dute Euskal Aldundiek eta berari egindako ekarpenek %30eko zerga arinketa izango dute Errentako aitorpenean; enpresa edo autonomoen kasuan %46raino iritsi daiteke. Horregatik garrantzitsua da bonoa ordaintzerakoan zure datu guztien berri ematea, hori eginez gero errenta aitorpenerako beharko duzun ziurtagiria igorriko dizugulako.

Bono kanpaina 2017