Hemen zaude: Hasiera Nortzuk gara

Nortzuk gara

Baltistan Fundazioa nazioarteko garapenerako gobernuz kanpoko erakunde bat da, eta Baltistango Hushe bailarako komunitateetan bizi diren pertsonen giza garapen integral eta endogenoa lortu nahi du.

Elkartasunean mendia bide

baltistan

Erakundeko kide diren pertsonek naturarekiko eta, bereziki, mendiarekiko pasioa eta errespetua dute ezaugarri, eta horietako gune bat da Baltistan, Karakorum mendimultzoaren barruan; bertan 6.000 metrotik goragoko munduko mendi gehien daude, eta baita zortzimilakoetako lau ere: K2, Broad Peak, Gasherbrum I eta Gasherbrum II.

Fundazioaren lanean edonon ageri dira mendizaletasunean tradizionalak izan diren baloreak: elkartasuna, lankidetza, natura errespetatzea, irmotasuna, adorea, gogor lan egitea eta baikortasuna.

2001. urtean sortu zenetik, Fundazioak garbi izan du bere helburua laguntza jasotzen duen eskualdeko biztanleei beharrezko gaitasunak eta azpiegiturak eskaintzea izan dela, gizon eta emakumeentzat berdintasunezkoa izango den garapen ekonomikoko eredu propio eta iraunkorra sustatu eta kudea dezaten han bertan.

Eginkizun hori aurrera eramateko tokiko erakundeak Felix Iñurrategi Foundation Baltistan Machulu (FIFBM) du izena, eta Hushe bailarako pertsonek osatzen dute.

Fundazioaren zutabeetako bat giza prestakuntza eta prestakuntza profesionala eskaintzea da, hori baita herritarren garapen sozio-ekonomikoa lortzeko gakoetako bat, eta baita bailarako emakumeak ahalduntzea lortzeko tresnetako bat ere.