Hemen zaude: Hasiera Proiektuak

Proiektuak

Baltistan Fundazioan erabat sinisten dugu garapen endogenoan, hau da, komunitateak berak sustatu eta kudeatutakoan, dituen gaitasunak oinarri hartuta, Iparraldeko herrietan egoki jotzen ditugun garapen-errezetak alde batera utzita. Fundazioa beharrezko bidelaguna da, Hushe bailarako komunitateak duen pobrezia egoeratik irten eta garapen iraunkorra lortzeko modua izan dezan.

machulu arcoirisFundazioaren lana Matxulu herrian hasi zen, 3.000 biztanle inguruko herrixka batean, 3.000 metroko garaieran. Bertako biztanleen bizi-baldintzak gogorrak dira, ez soilik klimagatik eta egoera geografikoagatik (isolaturik eta herrialdearen gainerako lekuetatik aparte baitaude), baizik eta garapen-falta handia dutelako oinarrizko arlo eskotan: hezkuntzan, osasunean, ekoizpenean edo genero-berdintasunean.

Hori dela eta, Baltistan Fundazioak Matxulun sortutakoarekin, Felix Iñurrategi Foundation Baltistan Machulu (FIFBM), elkarlan estuan dihardu, Hushe bailararen garapen osoa lortzeko hainbat arlotan: hezkuntza, nekazaritza, komunitatea indartzea eta erakundeen garapena, osasuna, azpiegiturak, turismoa edo generoa.