Hemen zaude: Hasiera Aktualitatea 2018 ikasturteko bono kanpaina

2018 ikasturteko bono kanpaina

2018/01/11

Martxoko amaieran hasiko den ikasturtea prestatzeko bono kanpainan sartuta gaude bete-betean. Dagoeneko 16.000€tik gora jaso ditugu.

2017 ikasturtea (urtea) amaituta Hushe Ibarreko neska-mutilak beren opor sasoiaz gozatzen (-20º hozberoarekin) ari dira, udaberriarekin batera 2018 ikastaroari ekiteko gogoz. Urteroko bono kanpaina bultzatzeko baliatzen dugun tartea da. Gogoan duzuenez bono-kanpaina hau 50€ko dohaintzez osatzen da kopuru horrekin neska edo baliabide ekonomikorik gabeko mutil baten urteroko eskola gastu guztiak estaltzen ditugulako. Esku artean ditugun datuen arabera 16.000 €tik gora jaso ditugu 320 nesken ikasturtea ziurtatuz.

Ibar osoan zeuden eskolatze tasa txikiak ikusita abian jarri genuen urteroko kanpaina honek uzta ona eman du, neskak eskolatzearen ondorioz mutilak ere eskolara bidaltzen dituztelako aita-amek. 2006ko %50eko eskolatze tasatik %88ra eta %94ra iritsi ginen 2015 eta 2016 ikasturteetan hurrenez hurren, ikasturte horiei dagokien txosten akademikoetan jasotzen denez. 2017ko datuak ezagutzeko irrikitan gaude ziur baikara 13 eta 14 urte arteko neska-mutikoen eskolatze tasa %95era iritsia dela.

Aurrerakada nabarmen honek ez digu atzera egiten utzi behar, oraindik ere, 2016ari dagokionean 78 mutiko eta 126 neska geratzen zirelako eskolatu gabe. Saia gaitezen guztion laguntzarekin erabateko eskolatze tasara iristen ahalik eta azkarren.

 

Iruzkinak

Iruzkina gehitu

Iruzkin bat gehitu dezakezu beheko datu-orria testu hutsezko formatuan betez.

(Beharrezkoa)
Please enter your name.
(Beharrezkoa)
Please enter your e-mail address.
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Enter the word
2018 ikasturteko bono kanpaina

Munawar eskola 2006an. Egun, beste eraikuntza batzuetan 500 neska-mutiko eskolatzen ditu.