Hemen zaude: Hasiera Aktualitatea 2018. ikasturtea hasita dagoeneko.

2018. ikasturtea hasita dagoeneko.

2018/04/05

Ikasturtea hasia da dagoeneko Hushe ibarrean. Urtero bezala, albertxikoak loratzearekin batera ireki dira 10 eskoletako lehen hezkuntzako gelak Ibarrean.

Aurten 1.445 ikasle izango dira, 747 neska eta 698 mutil, tartean 72 umezurtz, hauek ere, zure bonoei esker matrikulatu ahalko direlarik. 2014an 893 ikasle izan ziren, 466 neska eta 427 mutil.

Pittinka-pittinka, urtero lan eginaz, ikastaroz-ikastaro hobetu nahiaz, gure ametsa betetzen ari da: hots, neskak mutilen proportzio berean joatea eskolara eta Hushe Ibarreko neska-mutiko guztiek amai dezatela lehen mailako hezkuntza gutxienez.

Hau ez da Baltistaneko toki guztietan gertatzen, ezta Pakistanen ere. Asteon Malalak bere herrira egindako bisitak gogora ekarri digu zein zaila eta arriskutsua den pakistandar neska batentzat eskolara joatea. Hau guzti hau zuri eta zure 50€ko inbertsio txikiak duen eraginari eskerrak ari gara lortzen.ura edaten

Aurten dagoeneko 30.300€ lortu ditugu. 10 eskolen kostu osoa 55.000€ izango da 2018an eta mutikoen familiek eta beste diru-iturri osagarri batzuk 20.000 euroko poltsa osatuko dute. Beraz, 5.000€ gehiago lortu behar ditugu Baltistan Fundazioak bere helburua bete dezan.

Eta lortuko dugu. Oraindik ere bonu-harpidetza berriak ari zaizkigu iristen, hala nola, Arrasateko Arizmendi, Tolosako Laskorain edota Eskoriatzako Almen Ikastoletakoak, eta badira euren dohaintzak agindu dizkiguten beste laguntzaile batzuk ere. 2001etik hona Hushe Ibarra osatzen duten 8 komunitateetako hezkuntzaren, emakumearen promozioaren eta osasunaren ardurak hartu ditugu.

Badira, ikuskera lokalago edo kolektibo jakin batzuetan ikusmira jarrita lanean ari diren beste erakunde batzuk ere, baina lortzen ari garena ez zatekeen bideragarria izango zu bezalako pertsona eskuzabalez osatutako talde handi honen laguntzarik gabe.

ESKERRIK ASKO.

 

Iruzkinak

Iruzkina gehitu

Iruzkin bat gehitu dezakezu beheko datu-orria testu hutsezko formatuan betez.

(Beharrezkoa)
Please enter your name.
(Beharrezkoa)
Please enter your e-mail address.
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Enter the word
2018. ikasturtea hasita dagoeneko.

Kandayko eskola eta jolas-lekua.