Hemen zaude: Hasiera Aktualitatea 25.000€ bono kanpainan.

25.000€ bono kanpainan.

2018/02/10

Dagoenekoz 25.000 € inguru jaso ditugu 2018 ikasturtean Hushe Ibarreko nesken eta baliabiderik gabeko mutikoen eskolak ziurtatzeko.

2018 ikasturteko bono kanpaina bide onetik doa. Azken itxierak diosku 25.000€ jaso ditugula dagoeneko, gure helburuetatik, 600 neska eta mutil umezurtz edo baliabide gutxikoei bekak ematea, ez oso urruti. Bide onetik goaz kontuan harturik ikasturtea martxoarekin hasten dela.

2017 ikastaroan 613neska eta 481 mutil izan dira Felix Foundation Baltistanek bultzatzen duen hezkuntza-egitasmoan matrikulatutakoak, 2016an baino 68 gehiago eta 2015ean baino 83 gehiago. Espero dezagun zenbakiak goranzko norabidean jarraitzea 2018an ere, eta middle edota intermediaten ikasle gehiago matrikulatuta ikustea.

Horretarako beharrezkoa da lanean jarrai dezagula otsaila amaitzeko falta diren egun apurretan. Mila esker denei.

 

Iruzkinak

Iruzkina gehitu

Iruzkin bat gehitu dezakezu beheko datu-orria testu hutsezko formatuan betez.

(Beharrezkoa)
Please enter your name.
(Beharrezkoa)
Please enter your e-mail address.
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Enter the word