Hemen zaude: Hasiera Aktualitatea

Albisteak

MARTXOAK 8ko GREBA DEIALDIA

2018/03/08

Baltistan Fundazioa, martxoak 8ko greba deialdira gehituko da, emakumeen eskubideak aldarrikatzeko, eta berdintasunezko egoera bat posible eta beharrezkoa ikusten dugulako.

Gehiago irakurri

25.000€ bono kanpainan.

2018/02/10

Dagoenekoz 25.000 € inguru jaso ditugu 2018 ikasturtean Hushe Ibarreko nesken eta baliabiderik gabeko mutikoen eskolak ziurtatzeko.

Gehiago irakurri

Eskerrik asko zure bonoa erosteagatik!

2018/02/07

Urtero martxan jartzen dugun bono kanpainak, Hushe bailarako neskak laguntzen jarraitzen du.

Gehiago irakurri

Lan eskaintza

2018/01/24

Fundazioarekin lan egin nahi?

Gehiago irakurri

Deian Baltistan Fundazioko presidentea elkarrizketatu dute.

2018/01/16

Urtarrilaren 15ean, astelehena, argitaratu du Deia bilbotar egunkariak Jose Manuel Ruiz Baltistan Fundazioko presidenteari egindako elkarrizketa.

Gehiago irakurri

Hunza Ibarrera egindako bidaiaren ondoren emakumeak espazio berriak ari dira bereganatzen.

2018/01/11

Hunza Ibarrera egindako ikustaldiaren ondoren 5 egitasmo ekonomiko berri sortu dira Hushe Ibarrean, guztiak emakumeek bakarrik bultzatuta.

Gehiago irakurri

2018 ikasturteko bono kanpaina

2018/01/11

Martxoko amaieran hasiko den ikasturtea prestatzeko bono kanpainan sartuta gaude bete-betean. Dagoeneko 16.000€tik gora jaso ditugu.

Gehiago irakurri

Ishaq Akhon Hushe Ibarreko gaztearen bizitza.

2018/01/06

Ishaq Akhon Hushe Ibarrean jaio zen duela 34 urte. Gaur, halabeharrez, Euskal Herrian ari da sukaldari lanetan. Deia egunkariak elkarrizketa egin dio.

Gehiago irakurri

Oporrak Hushe Ibarreko eskoletan

2017/12/21

Neguaren hasierarekin batera ikasturtea amaitzen da Hushe Ibarrean hango klima baldintza gogorretan ezinezkoa delako eskolen jarduera normalarekin jarraitzea.

Gehiago irakurri

Aretxabaletan haurren hezkuntz-eskubidearen aldeko ekitaldiak.

2017/11/08

Aretxabaletako udalak bultzada handia eman die Machuluko Munawar eskolako guraso, irakasle eta ikasleei eraikuntza berrietan zuten beharrei erantzun egokia emateko. Munawar Public Schoolek gela batzuk itzuli behar izan dizkio Estatuari bereak zirelako, eta hezkuntzak Ibarrean izan duen gorakada dela eta, Estatuak herrian duen eskolarako behar omen zituelako.

Gehiago irakurri

Asteartean, urriaren 24, Carmen del Ríoren hitzaldia Barrainkuan arratsaldeko 7etan.

2017/10/23

Baltistan Fundazioak antolatzen duen Beste Begirada Batzuk hitzaldi zikloaren 3. aroan, Carmen del Río izango dugu urriaren 24an Bilboko Barrainkua Udal aretoan.

Gehiago irakurri

Hushe Ibarreko emakume aitzindari talde batek Gilgit eta Hunza Ibarrera egindako bidaia.

2017/10/19

Hushe Ibarreko hainbat emakume, Vocational Centreetan arituakoak eta negozio txiki bat edo beste abian jartzeko asmoa zutenak, antzeko esperientziak ezagutzeko Ibarretik irten nahi zutela adierazi ziguten, Hunza Valley eta Gilgiteko esperientzia aurreratuenetatik ikasteko.

Gehiago irakurri

Bihar, urriaren 17, Mila Ramosen hitzaldia Barrainkuan arrtsaldeko 7etan.

2017/10/16

Baltistan Fundazioak antolatzen duen Beste Begirada Batzuk hitzaldi zikloaren 3. aroan, Mila Ramos izango dugu bihar Bilboko Barrainkuako Udal aretoan.

Gehiago irakurri

Fiza Farhanen bidaiak oihartzun handia. Gaur 7etan hitzaldia.

2017/10/10

Fiza Farhanek Instituzio eta elkarteekin izandako bilerek ohiartzuna izan dute hainbat hedabide digitaletan.

Gehiago irakurri

Fiza Farhan pakistandarra Aspegiko emakumeekin bildu da gaur Baltistan Fundazioaren eskutik.

2017/10/09

Fiza Farhan Euskal Herrian da bihar, hilaren 10a, Bilbon eman behar duen hitzaldiaren harira. Aitzaki hori hartuta hainbat ekitaldi eta bilera prestatu ditu Baltistan Fundazioak Fizaren ezagutza eta gaitasunak instituzio eta pertsona interesatuekin partekatzeko.

Gehiago irakurri

Baltistan Fundazioaren hitzaldi zikloan Fiza Farhan, Mila Ramos eta Carmen del Río.

2017/10/06

Fiza Farham eta Mila Ramosek urriaren 10ean eta 17an, hurrenez hurren, emango dituzte euren hitzaldiak Bilboko Barrainkua Udaltegian “Beste begirada batzuk” zikloaren 3. aroaren barruan. 24an berriz, Carmen del Rioren txanda izango da.

Gehiago irakurri

Baltistanera bidaia 2017

2017/09/22

Baltistan Fundazioko lan-talde batek Hushe Ibarrera eta Baltistanera egindako bidaiaren laburpena.

Gehiago irakurri

Fiza Farhanen hitzaldia urriaren 10ean.

2017/09/20

Fiza Farhanek hitzaldia emango du urriaren 10ean Bilboko Lavadero de Barrainkuan arratsaldeko 7etan. Hitzaldiaren izenburua, "Emakumea, ekintzailetasuna eta garapena" izango da. Fiza maiatzean zen Euskal herrira etortzeko baina bidaia atzeratu beharrean izan zen.

Gehiago irakurri

Erreskate-lanak Gasherbrum IIn

2017/07/26

Alberto Iñurrategi, Mikel Zabalza eta Juan Vallejok italiar mendizale bat erreskatatu dute Karakorumeko Gasherbrum II mendian.

Gehiago irakurri

Elkartasuna mendi garai artean

2017/05/17

Pasa den ostiralean Karakorum mendilerroa Gangurenmendira gerturatu zen, eta Etxebarrin errealitate baltia ezagutu ahal izan genuan Baltistan Fundazioko Alberto Iñurrategi eta Akhon Isaaki esker. Luxu bat.

Gehiago irakurri