Hemen zaude: Hasiera Aktualitatea

Albisteak

Talis berreraikitzeko plana

2010/10/18

Felix Baltistan Fundazioak lanean dihardu Talis berreraiki eta birgaitzeko. Gogoratu lurraldea gogor astindu zuela montzoiaren euri jasek abuztuan. Emergentziazko lehen erantzun azkarraren ostean, janaria eta kanpadendak banatu ziren herritarren artean. Orain, batutako diruarekin, lurjausiak, harriek eta lokatzak suntsitutako 35 etxe eraikitzen hasi dira.

Gehiago irakurri

Euskadi Baltistanekin

2010/10/07

Felix Baltistan Fundazioak, momentuz, Talis herrian zentratu du bere laguntza. Izan ere, kaltetuena da eta Machulotik 2 kilometrotara dago; hau da, fundazioak, Hushe haranean daukan zentro neuralgikotik gertu dagoelako. Lehenengo laguntza, hondamendia gertatu eta ordu gutxira eskaini zitzaien: FIFBM (Felix Iñurrategi Foundation Baltistan Machulo), Fundazioko zenbait kide Talisera joan ziren janari beroa, etxegabe gelditu ziren familiei banatzeko.

Gehiago irakurri

Larrialdi humanitarioa Pakistanen

2010/09/24

Felix Baltistan Fundazioak laguntza emateko kanpaina hau abiaraztea erabaki du, hain zuzen ere datorren urtean 2 milioi pentsona baino gehiagori laguntza humanitarioa eskaintzeko, Swat bailarako gatazka dela eta.

Gehiago irakurri

Talis-era bidaltzeko diru laguntza

2010/09/23

Honako kontu zenbakietan dirua sartu TALIS LARRIALDIA kontzeptua ipiniz BKK 2095 0038 51 9103522251 Kutxa 2101 0038 51 0011074747 Euskadiko kutxa / Caja Laboral 3035 0044 85 0440018830

Gehiago irakurri

Pakistango uholdeak, Ortzi Akizuren egunkaria

2010/09/23

Seigarren eguna Matxulu / Talis / Khapulu-n ( hondamendiaren gunean). 2010.ko Abuztuaren 17-a, 23.45

Gehiago irakurri

Baltistan, Pakistaneko ahaztuak

2010/09/23

Baltistaneko eskualdean, Pakistaneko iparraldean, jasan dizuzten monzoi euriteek pobretze egoera handitu dute.

Gehiago irakurri