Albisteak
414 emakume osasun ikastaroetan.
Hushe Ibarreko 414 emakumek jaso dute urria eta abendua bitartean haurdunaldi eta erditze osasuneko ikastaroak Hushe Ibarreko 8 herrietan antolatutako 16 saioetan.
Bono kanpainaren behin-behineko balantzea.
Azarotik urtarrilaren 21 arte 22.240 € jaso dira. 50 eurok neska baten urteko eskola bermatzen dute.
Posta elektroniko bat jaso dugu Islamabadetik
Igorleak, Santanderreko gizon batekin ezkondutako emakume pakistandarrak, Fundazioak Hushe Ibarrean eginiko lana goraipatzeko idazten digu. Mila esker Sara Alonso Khan-i
Porrotaren alde Alberto Iñurrategi eta Pili Kaltzadarekin abenduaren 23ean Tabakaleran.
Ostiralean, abenduaren 23an, arratsaldeko 7etan Tabakalerako Ruiz Balerdi Aretoan Alberto Iñurrategi eta Pili Kaltzada izango ditugu hizlari.
I Forgot myself somewhere abenduaren 21ean Tabakaleran.
Santo Tomas egunarekin, Baltistan Fundazioak, Kutxaren eta Bilbao Mendi Film Festivalen laguntzarekin antolatutako zikloaren hirugarren emanaldia izango dugu Tabakaleran. Aurrekoak bezala, Ruiz Balerdi Aretoan izango da arratsaldeko 7etan.
Josu Iztueta eta Antxon Arza Donostiako Tabakaleran abenduaren 20an
Josu Iztueta eta Antxon Arza izango dira abenduaren 20 honetan, arratsaldeko 7etan, Baltistan Fundazioak Kutxaren laguntzarekin antolatuta Tabakaleran izango den emanaldiaren protagonistak.
Alex Txikon eta Ali Sadpara Donostiako Tabakaleran abenduaren 19an.
Abenduaren 19an, astelehena, arratsaldeko 7etan, Alí Sadpara baltiar mendizalea eta Alex Txikon euskalduna Donostiako tabakaleran izango ditugu, Ruiz Balerdi Aretoan, Baltistan Fundazioak Bilbao Mendi Festivalen laguntzarekin antolatutako ekitaldi batean.
Iruñeako Udalaren diru-laguntza
Iruñeako Udalak 25.200 euroz lagunduko du Baltistan Fundazioak aurkeztutako projektua.
Orona Fundazioaren kontzertu solidarioa.
Abenduaren 16an Kursaalen ORONA FUNDAZIOAREN URTEROKO KONTZERTUA
Karakorum izeneko erakusketaren inaugurazioa Tabakaleran.
Bihar, abenduaren 13an, arratsaldeko 6etan, Mikel Alonsoren Karakorum argazki erakusketaren inaugurazioa izango da Donostiako Tabakaleran.
Bina Shah idazlea ez da Bilbon izango.
Duela gutxi jakin arazi genuen 2017ko ”Beste begiradak-otras miradas” zikloa ixteko Bina Shah idazle pakistandarra izango genuela Bilbon abenduaren 11n hitzaldi bat ematen Mendi Festivalen programazioaren barruan, “A girl in the river” filmaren proiekzioarekin batera. Zoritxarrez eta gaisotasun baten erruz Binak ezin izango da gurera etorri. Hurrengo batean izan beharko du.
Santo Tomas ingurutan hainbat ekitaldi Donostian.
Baltistan Fundazioak Mikel Alonsoren Karakorum izeneko erakusketa zabalduko du, oraingoan Donostiako tabakaleran.
Bina Shah Bilbon abenduaren 11an.
Abenduaren 11an Gran Viako 19-21eko BBK Aretoan gozieko 11etan, Mendi Film Festivalen programazioaren barruan, Otras Miradas-Beste Begiradak 2016 zikloaren azken hitzaldia izango dugu.
Elkartasun Azoka Etxabarrin
Atzo Elkartasun Azoka ospatu zuten Bizkaiko Etxabarri herrian.
Aniqa Banoren egonaldia amaitu da.
Aniqa Bano Euskal Herrian egiten ari den itzulia amaitu da. Astezkenez Bilboko Rekalde Aretoan hitzaldi bat eman zuen Pakistango haur gor-mutuen egoera azalduaz eta ama eta hezitzaile bezala haur hauekiko hartu duen konpromisoa argituz.
Aniqa Banori buruzko albisteak.
Aniqa banore bizitzak eta ekintzak jakinahia sortu dute gure artean. Hona hemen berari buruzko idatzi eta elkarrizketak.
Aniqa Banoren hitzaldia azaroaren 9an Bilbon
Baltistanen jaioa, Hushe Ibarreko Saling herrian hain zuzen, Aga Khanen Gilgiteko Unibertsitateko PDCNn egin zituen irakasle ikasketak Aniqa Banok.
Mikel Alonsoren erakusketa Gasteizen.
Gaur, urriaren 21, Mikel Alonsoren "Karakorum" argazki erakusketa inauguratuko da Gasteiz eta azaroaren 12ra arte izango da ikusgai Hurrengo lerroetan Vital Fundazioak, erakusketaren antolatzaileak, bidalitako prentsa oharra argitaratzen dugu.
Galdakaoko Udalak eskola bat laguntzen du diruz Machulun
Galdakaoko Udalak Machuluko Ashurpi auzoko Khadi eskolako hainbat jarduera finantzatu ditu 4.700 €ko ekarpen batekin.
Errenteriako Udalaren diru-laguntza
Errenteriako (Gipuzkoa) Udalak Hushe Ibarreko emakumeen autonomia eta ahalduntzea lantzeko proiektua 6.509 euroz lagunduko du.