Hemen zaude: Hasiera Aktualitatea Baltistan Fundazioa Husheko eskolarekin lanean.

Baltistan Fundazioa Husheko eskolarekin lanean.

2018/09/27

Felix Foundation Baltistan erakundeak Husheko Mashabrum eskolan egindako jarduera baten berri ematen du facebookeko bere orrian “Lets paint and win” da albistearen izenburua eta argazkietan eskolako neska mutikoak agertzen dira margotze lanetan.

Felix Foundation Baltistan erakundeak Husheko Mashabrum eskolan egindako jarduera baten berri ematen du  facebookeko bere orrian. “Lets paint and win” da albistearen izenburua eta argazkietan eskolako neska mutikoak agertzen dira margotze lanetan.
Albistea hori baino gehiago da, eta Baltistan Fundazioak eta Hushe Ibarreko Felix Foundation Baltistanek bultzatutako proiektu baten azken atala baino ez da.
Proiektuak osasunaren eta garbitasunaren onurak bultzatu ditu hango jendartean, eta esparru jakinetan egin denarekin batera , eskoletan jarri dugu indar berezia higienea eta garbitasuna adin goiztiarretatik ikasi beharreko ikasgaiak direla uste dugulako.
Proiektua Ibarreko 8 eskoletan garatu da, eta besteak beste, egoera txarrean zeuden komunak (neska eta mutikoentzat berezituta) konpondu edo berriak eraiki dira gurasoen lanarekin eta Probitasen diru laguntzarekin. Zehazki, Husheko eskolan bi komun berri egin dira.
Amaitzeko, haurrek (85 neska eta 47 mutil Husheko eskolan)  osasuna eta garbitasuna gaitzat hartuta, margo lehiaketa batean hartu dute parte, eta honek ere badu bere garrantzia, hango ikasleek ez dutelako izan urte askoan beren adierazkortasuna margoen bidez garatzeko aukerarik, margotzea, oraindik ere, denbora alperrik galtzea baita hainbat lekutan.

 

Iruzkinak

Iruzkina gehitu

Iruzkin bat gehitu dezakezu beheko datu-orria testu hutsezko formatuan betez.

(Beharrezkoa)
Please enter your name.
(Beharrezkoa)
Please enter your e-mail address.
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Enter the word
Baltistan Fundazioa Husheko eskolarekin lanean.

Husheko eskolako ikasleak lanean.