Hemen zaude: Hasiera Aktualitatea Baltistan Fundazioa Valentziako Unibertsitatean.

Baltistan Fundazioa Valentziako Unibertsitatean.

2018/05/23

Gure ordezkariek Valentziako Unibertistateak antolatutako jardunaldietan hartu dute parte.

Valentziako Unibertsitateak gonbidatuta maiatzaren bertan izan ginen maiatzaren 18an ostiralarekin, “emakume unibertsitarioen arteko biolentziaz jabetzeko III jardunaldiak : genero ikuspegia txertatzeko proposamenak” izenburuko ekimenean parte hartuz.
Lankidetza proiektuen zehar-lerroetan genero ikuspegia nola txertatzen dugun, eta baltiar emakumeen ahalduntzea nola bultzatzen dugun erakusteko modua izan genuen 30 lagunen aurrean. Nola ez, sortu berri den Hushe Ibarreko emakumeen elkarteaz hitz egiteko aukera ere izan genuen.
Prozesuez eta emaitzez hitz egin genuen, baita 17 urtetako bizitzan antzeman ditugun indargune eta ahuleziez. Zinez eskertu nahi dugu Facultat de Magisterik guri eskainitako konfiantza (eskerrik asko Marta), eta nola ez zuen denbora Baltistan Fundaziokoekin aktiboki partekatu zenutenoi.
Seguru lankidetza berrien abiapuntua izango dela.

 

Iruzkinak

Iruzkina gehitu

Iruzkin bat gehitu dezakezu beheko datu-orria testu hutsezko formatuan betez.

(Beharrezkoa)
Please enter your name.
(Beharrezkoa)
Please enter your e-mail address.
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Enter the word
Baltistan Fundazioa Valentziako Unibertsitatean.

Jardunaldien irudia