Hemen zaude: Hasiera Aktualitatea Baltistan, Pakistaneko ahaztuak

Baltistan, Pakistaneko ahaztuak

2010/09/23

Baltistaneko eskualdean, Pakistaneko iparraldean, jasan dizuzten monzoi euriteek pobretze egoera handitu dute.

Baltistan Txina eta India ondoan dagoen lurralde menditsua da, arruntean Pakistaneko Katxemira deituta. Eskulade hau, non lur azalaren %96-a 4.000 eta 8.000 metroko mendiz beteta dago, gainerako herrialdetik baztertua dago. Baltistanen estatuaren presentzia oso eskasa izan da Erresuma Batuatik independentzia lortu zuenetik 1947- urtean, eta orain, uholdeen ostean ez Estatua, ez nazioarteko laguntza ez dira iristen.

Baltistanen 45 mila familia bizi dira eta familiako, 8-10 kide direla. Horietako %90a nekazaritzatik bizi da mendian, muturreko klimak jasaten: udan 30 gradu eta neguan -20 gradutako tenperaturarekin. Urtean uzta bakarra ematen die bertako lurrak, nagusiki garia. Elikadurari dagokionez, zuhaitzetako frutak eta ganaduak ematen dietena dute. 

Gainerako janariak, azukrea edota olioa, hegoaldetik ekartzen dute Baita arropa eta eraikuntzarako materiala ere. Baina, hegoaldearekin harremanetan jartzeko bide bakarra, Karakorum Highway bidea, itxita dago zati askotan eta oso kaltetuta dago. Hala, hegoaldera iristeko zailtasunek eraginda, erregai gabe utzi ditu herritarrak eta urrutiago dauden haranetara joateko aukera mugatu die.



Uholdeak Baltistanen

Lurralde honek iraganean uholdeak eta lurjausiak jasan baditu ere, inoiz ez da hondamendi egoera izan. Montzoiak eragindako euriteek ez diote lurralde honi eragiten Himalaiako mendi kateak muga naturala egiten baitu. Tamalez, 2010eko abuztuaren 7an, goizaldean, Montzoiaren euriteek gogor astindu zuten Baltistan. 

Indo Ibai ondoan zeuden etxebizitzek uholdeak jasan zituzten, ibaiak gainezka egin baitzuen. Mendi magaletan zeuden etxeek aldiz, lurjausiaren eta harrien txikizioak jasan zituzten. 

Kalteek 50 herriri eragin zien eta horietako bostek kalte larriak izan dituzte: Qumra, Talis, Karkho, Frano eta Ghursey herriek, hain zuzen ere. Horietako bitan, Talis eta Qumra herrietan, 51 lagunek galdu dute bizia. Lurralde guztietan milaka animalia hil dira. Milaka zuhaitz erori eta uztaren portzentaje handia galdu egin da. 



Talis-eko hondamendiaren diagnostikoa

Guztira, hiru mila herritar daude kaltetuta uholdeen, harrien eta lurjausiaren ondorioz. 13 lagunek galdu dute bizia eta 2 desagertuta daude; seguruenik 2 edo 3 metrora, lur azpian hondoratuta. Gainera, 20 lagun zaurituta daude eta mediku tratamendua jasotzen ari dira.

Hondamendiak 239 familiari eragin die eta 75 etxek kalteak izan dituzte. Horietatik 26, guztiz txikituta gelditu dira. 

46 hektareak kalteak jasan dituzte uragatik, eta, uzta lokatza eta harri azpian gelditu da. 3 mila zuhaitz baino gehiago galdu dira eta erdia, fruta zuhaitzak ziren.

Famili askok uzta guztia galdu dute, nagusiki garia (76.700 kg), berdurak (33.900 kg), sagarrak, albarikokeak eta negurako ganaduaren bazka (213.960 kg). Gainera 20 behi, 56 ardi eta ahuntz hil dira.

Herriko azokan, denda asko hondatu dira barruko materiala barne. Horietako 21 guztiz suntsituta daude eta beste zazpik kalteak jasan dituzte. 

Elektrizitatea banatzen duen sarean guztiz suntsituta dago eta gobernuaren arabera, bi edo hiru hilabete iraungo dute guztiz konpondu arte eta familiei argindarra berriro banatu arte.

Uholdeek errepide nagusia estali eta hondatu dute. Errepide hau gainontzeko herriekin lotzeko bide bakarra da gainera. Lehenengo egunetan, enborrez egindako behin behineko zubi bat jarri zuten. Baina, errepide nagusiaz gain, ureztatze kanalak, kaleak, auzoak eta eraikin publikoka ere kaltetu dira.

Galeren gaineko zenbaketa egin ostean, bestelako galerak ere identifikatu dira: kable eta linea elektriko eta telefonikoak, eskolako materiala, etxebizitzetako sukaldeko materiala, albarikokearen olioa eta garia egiteko makinak eta ureztatze kanalak, besteak beste.