Hemen zaude: Hasiera Aktualitatea Baltistaneko emakumeak orain arte ezagutzen ez zituzten gailurrak gainditzen ari dira

Baltistaneko emakumeak orain arte ezagutzen ez zituzten gailurrak gainditzen ari dira

2011/06/20

Urteak aurrera doaz, baina Hushe-ko haraneko emakumeen egoerak gogorra izaten jarraitzen du. Hala ere, atzera begiratuz gero, FBF erakundetik bultzatzen diren egitura aldaketak antzeman daitezke; esaterako, garapen endogenoari eta jasangarriari dagozkionak. Machulo-ko emakumeen ahaleginaz, eta proiektu ezberdinetan genero perspektiba ezberdinen integraziorako FBF-FIFBM erakundeek egindako apustuari esker, nahi gabe generoaren garapenean (GED) barneratu gara.

Emakumeekin orain dela urte batzuk hasitako ekintzak, finkatu egin dira eta sendotasuna eta forma hartu dute. Gainera, Kaniz Fatima (FIFBM-ko koordinatzailea) eta Razia Mehdi (gizarte ekintzailea) moduko emakumeak abian jarri dira eta euren ilusioei forma ematen hasiak dira gainontzeko Hushe-ko lagun eta emakumeen bizi maila hobetzeko. Askotan zaila da emakumeek lortutako aurrerapena neurtzea. Izan ere, aurrerapen kualitatiboez, autonomoez edota  garapen pertsonalez ari baikara. Igarri egiten da emakumeen berbetan diskriminazioa, elkartasuna edota eskubideak, moduko berbak entzutean. Haraneko emakumeak herritarrak direla sentitzen hasiak dira, eskubideka dituztela eta ez direla garapenaren izaki pasiboak.

Azken hilabetetan, FBF-k martxan jarritako ekintza batzuk berriro jarri dira abian. Hala, emakumeak aldaketaren protagonista zuzenak eta dinamizatzaileak izango diren bigarren fase batean aurkitzen gara.

 Zeintzuk dira aurrerapen hauen aldaketa errealak?


-    Haraneko komunitate ezberdinetan egin diren bileretan emakumeen parte-hartze handia izan da. Horrek, emakumeek eta euren ondorengoek etorkizun hobe bat eraikitzeko duten gogoa eta beharra baieztatzen du.

-    Bilera mistoak egin dituzte, berdintasunean, eta emakumeek euren arazoak lasai planteatu dituzte.

-    Gizonezkoek ulertu dute garapenean aurrera egiteko, emakumeek parte hartu behar dutela.

-    “Women Jam Association” sortu dute emakumeei eta familia  batzuei diru sarrerak edukizteko aukera eskaintzeko. Baina, gertutik jarraitu beharrekoa da diru sarrera horien jabeak nortzuk diren jakiteko.

-    2007an Vocational Centre for Women  sortu zenetik, 150 emakumek gai ezberdinen gaineko formazioa jaso dute.

-    Kurtso ezberdinak jaso dituzte: joskintza, bordatuak, alberretxikoen lehortzea, mermelada, tomatea enbasatu, azafraia batzea, seabuckh eta pickle zukua…

-    Kurtso hauei esker, euren beharrak eta interesak elkar banatzeko toki bat dute. Era berean, eskariak errealitate egiteko eta estrategiak bilatzeko bide, toki dira.

-    Jasotako formakuntzari esker, emakumeek euren arropa, umeendako eskolako uniformea edota janaria egiten dute.

-    Vocational Centre-n egindako arropak salgai jartzen dituzte Machulo-ko komunitateko dendetan.

-    Emakumearen Garapenerako departamentuarekin eta Gilgit-eko Gizarte Ongizate sailarekin harremanetan jarri dira; izan ere, ekainean, Machulo eta Saling-eko emakumeak formatzen ibili dira. Emakumeek bizi duten egoera gogorra jakitera eman dute eta aurrerantzean, laguntzeko konpromisoa hartuko dutela esan dute.   

-    Sabah network  (Asia hego-ekialdeko emakumeen produktuak komertzializatzeko sarea) erakundearekin harremanetan jarri dira. Gilgit-ek Baltistango 200 emakumeren parte-hartzearekin kontatuko du plan estrategiko berria aurrera ateratzeko. Honek, emakumeei diru-sarrera erregulatzen lagunduko die; baita bankuan kontu bat izatea eta dokumentatzea ere.  

-    Vocational Centre-n higiene, osasun eta elikadura tailerrak egin dira emakumeekin. Hala, aspektu hauetan zaindu beharraren garrantziaz kontzientziatzen hasiak dira.

-    Vocational Centre-ko koordinatzaileak eta zenbait emakumek, probintziatik kanpo, ikastaro ezberdinetan parte hartu dute. Hala ezagutza berriak jaso dituzte eta Pakistango beste lurraldeetan emakumeen egoera gertutik bizi izan dute. Gainera, emakumeak familiako gizonezko baten laguntza gabe (choquedar), kanpora irteteko aukera izatea geroz eta normalagoa da.

-    Ekainean, pare bat urteren ostean, Salingo emakumeak organizatu egin dira eta josteko ikastaroa jasotzen ari dira.

-    Thaliseko emakumeak, beste komunitate bateko emakumeekin batera, gizonezkoek gordeta zuten josteko makinak itzultzea lortu eta Thalis-eko Vocational Centre for Women erakundean jarri dituzte martxan.

-    Haranetik kanporako emakumeen bidaiak geldi egon dira gizonezkoek gaizki ikusten zutelako emakumezkoek bidaiatzea. Berriro ekin diete bidaiak egiteari eta emakume talde batek Barah herrira bidaiatu du hango emakumeek nola egiten duten lan ikusteko.

-    Machulo-ko Vocational Centre-etik, gonbidapena egin zaie emakumeei zenbait ikastaro eta bidaiatan parte har dezaten. Euren arteko komunikazioa, indarra hartzen doa eta elkarrekiko elkartasuna nabarmena da.

-    Komunitate bakoitzean puntu fokalak diren bi-hiru emakume identifikatu dira eta euren artean harremanetan jarri dira.

-    Energia berriztagarrien garapenerako taldeak erabilitako material berriak erakutsi dizkiete eta hauen funtzionamenduari jarraipena egin diote emakumeek.  

-    FIFBM-ko taldeko kide da Razia Mehdi gizarte eragilea.


Aldaketa hauek txikiak direla diruditen arren, Hushe-eko haraneko komunitate kontserbadorean aurrerapen esanguratsuak dira. Ez daude gertu egun batetik bestera aldatzeko, mendebaldeko inposizio gisa hartuko lukete-eta. Horregatik lanean jarraitu behar da aurrerapenak lortzeko eta komunitatearekin barne arazoak ekiditeko.

 

Iruzkinak

Iruzkina gehitu

Iruzkin bat gehitu dezakezu beheko datu-orria testu hutsezko formatuan betez.

(Beharrezkoa)
Please enter your name.
(Beharrezkoa)
Please enter your e-mail address.
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Enter the word