Hemen zaude: Hasiera Aktualitatea Bigarren Hezkuntzako eraikina Machulun.

Bigarren Hezkuntzako eraikina Machulun.

2018/07/09

Joan den maiatzean hasi ziren hurrengo ikasurteetan martxan nahi den Bigarren Hezkuntzako Eskola eraikitzen

Iragan maiatzean Machuluko Bigarren Hezkuntzako eskola eraikitzen hasi ginen.

Horrela, hurrengo ikasturteetan , arestian Fundazioak lagundutako 10 eskoletan ikasten ari diren 1.445 ikasleak hartu ahal izango ditu eskola berriak.

Une honetan, aurreikusitako 18 geletatik 8ko modulo bat ari dira eraikitzen  argazkian ikus daitekeenez,Gipuzkoako Foru Aldundiak, Maier Koop. Elkarteak, Errenteriako Udalak, Etxebarriko Udalak eta Marafie Foundationek eskainitako diru-laguntzei esker.

Proiektua Gloria Uriarte eta Garazi Merodio Baltistan Fundazioko boluntarioek egin dute, gune bioklimatikoen diseinuan New Yorkeko Hou de Sousa  Arkitects-en aholkularitza izan dutelarik.

Behin eraikina amaituta  Ibarrean ikasten ari diren 747 neskatxoek euren ikasketekin aurrera egiteko aukera izango dute mutikoek bezalaxe, eta kasu askotan, adin goiztiarretan etxeaz arduratzen  hasi beharra atzeratzeko aukera eskainiko zaie.

Hau da Hushe Ibarrarentzat nahi dugun aldaketa  erreal eta jasangarria.

 

Iruzkinak

Iruzkina gehitu

Iruzkin bat gehitu dezakezu beheko datu-orria testu hutsezko formatuan betez.

(Beharrezkoa)
Please enter your name.
(Beharrezkoa)
Please enter your e-mail address.
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Enter the word
Bigarren Hezkuntzako eraikina Machulun.

Eskola berriko lanak