Hemen zaude: Hasiera Aktualitatea Boluntarioak Baltistan Fundazioan: Nerea Agirre aurkezten dizuegu!

Boluntarioak Baltistan Fundazioan: Nerea Agirre aurkezten dizuegu!

2019/04/29

Hau da Nerea Agirre, Getxo Rugby taldeko jokalaria, Basque Team-eko kidea, Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietan lizentziatua, haurdinaldi aurre eta ondoreneko entrenatzailea eta... Baltistan Fundazioko boluntarioa! Eguneko ordu ia guztiak okupatuta izan arren, Baltistan Fundazioko kiroletako proiektura batzeko proposamena egin genionean ez zuen inolako zalantzarik izan. Egun ez da soilik neska kirolari euskaldunen belaunaldi berrien erreferentea, baizik eta Hushe Ibarreko etorkizuneko kirolariena ere bai. Proiektu honen parte izatea zerk bultzatu zuen galdetzen badiogu, ondorengoa erantzuten du: "Munduko neska eta emakume orok eskubide berdinak izan beharko genituzke, eta neskentzat garrantzitsuenetako bat jolasteko eskubidea da". Kirolak neskan ahalduntzea ahalbidetzen du, konfidantza irabazteko laguntza izanik eta generoko mugak apurtzeko tresna ere bada. Nereak dioen moduan: "Ederra litzateke etorkizunean nesken ligak sortzea Hushe Ibarrean". Baltistan Fundaziotik soilik gauza bat esan dezakegu: Eskerrik asko Nerea, zure denbora eta energiagatik!

Proiektu honen inguruko informazio gehiago nahi baduzu, sartu hemen:
Baltistan Fundazioan kirolak emakumezko izena dauka

Iruzkinak

Iruzkina gehitu

Iruzkin bat gehitu dezakezu beheko datu-orria testu hutsezko formatuan betez.

(Beharrezkoa)
Please enter your name.
(Beharrezkoa)
Please enter your e-mail address.
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Enter the word
Boluntarioak Baltistan Fundazioan: Nerea Agirre aurkezten dizuegu!

Nerea Agirre