Hemen zaude: Hasiera Aktualitatea Egin bat Pakistango haurrentzako etorkizun bat eraikitzeko erronkarekin

Egin bat Pakistango haurrentzako etorkizun bat eraikitzeko erronkarekin

2019/07/29

Hushé Ibarrerako bigarren hezkuntzako eskola bat eraikitzeko baliabide ekonomikoak lortzeko helburuz, Baltistan Fundaziotik erronka bat jarri dugu martxan "Mi grano de arena" euskarri birtuala erabiliz.

Gaur egun, ibarreko biztanlegoa gaztea da nagusiki eta nahiz eta lehen hezkuntzako eskolaratze datuak nahiko onak diren, bigarren hezkuntzan ikasle asko beraien ikasketak alde batera uztera behartuak ikusten dira baliabide eta azpiegitura falta dela eta. Gutxi dira ikasketak bukatzeko hirira joaten direnak horrek suposatzen duen gastu ekonomiko eta soziala medio. Alternatiba gehiagoren faltan, ikasketak uzten dituzte nahiz eta ikasteko borondatea eduki. Hori gutxi balitz neskatoen kasuan zaintza lanak egin, nekazaritza lanak burutu, edo oso gazte ezkontzera behartzen ditu horrek.

Hori dela eta, eskola berri baten eraikuntzak ibarreko aukerak zabal ditzakeela espero dugu.

Lagundu nahi baduzu, egin zure ekarpena ondorengo loturan: https://www.migranodearena.org/reto/20348/construir-un-futuro-para-las-ninas-y-ninos-de-pakistan

Iruzkinak

Iruzkina gehitu

Iruzkin bat gehitu dezakezu beheko datu-orria testu hutsezko formatuan betez.

(Beharrezkoa)
Please enter your name.
(Beharrezkoa)
Please enter your e-mail address.
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Enter the word
Egin bat Pakistango haurrentzako etorkizun bat eraikitzeko erronkarekin

Hushe ibarreko haurrak