Hemen zaude: Hasiera Aktualitatea Egur berogailu efizienteak burutzen

Egur berogailu efizienteak burutzen

2011/06/01

Uholdeak jotako Talis herria berreraikitzeko prozesuaren barnean, etxeetako berogailu/sukaldeak optimizatzeko ahalegin berezia egiten ari da Felix Baltistan Fundazioa. Baltistango sukalde tradizionalek gogor eragiten dute emakumeen osasunean, konbustio keen arnasketaren ondorioz biriketako gaitz ugari izaten dituztelarik. Eraikiko diren etxe berrietan arazo hau ekiditeko, teknologia arruntaz baliatuz, egur-estufa optimizatuak lantzen ari gara.

Felix Baltistan Fundazioak antolatuta, 2011eko maiatzan Rocket motako estufa bat eraiki da Igartubeiti Museoan (http://www.igartubeitibaserria.net/). Kontutan izan Talis-eko eraikinak harriz, adobez eta egurrez eginiko “baserriak” direla, hau da, Baltistango Igartubeitiak.

Sara Herrero, Ekosuako buru eta GEAko kidea izan da laguntza teknikoa eskaini duen bolondresa (Ekosua, http://www.ekosua.es/). Era berean UPVko Hirigintza tailerreko ikasleek ere parte hartu dute prozesuan, Koldo Telleria irakaslearen gidaritzapean.

Jada eraikia dagoen Rocket estufaren ezaugarriak ondorengoak dira:

 a.Adreilu errefraktarioz egina

 b.Egur kontsumoa: 1-2 kg/orduko

 c.100-120 m3berotzekogaitasuna

 d.Konbustio tenperatura: 600-650oC

 e.Sukaldatzeko aukera ematen du, diseinuaren arabera

Rocket_1

Aste hau izango da neurketak egingo diren azken astea. Neurketak pirometro bidez burutzen ari dira, estufak hartzen duen tenperatura eta kontsumitzen duen egur kantitatea zehaztuz.

Edozein pertsonak informazio gehiago nahi badu, edo ikerketa prozesu honetan kolaboratu nahi badu, jar dadila kontaktuan Fundazioarekin, Igartubeitiko ateak zabalik egongo dira egunero.

Ikerketa prozesuak aurrera jarraituko du, eta bigarren fase bati hasiera emango zaio, sukaldatzeko bakarrik erabil daitekeen Rocket-txikia diseinatuz.

 

Iruzkinak

Iruzkina gehitu

Iruzkin bat gehitu dezakezu beheko datu-orria testu hutsezko formatuan betez.

(Beharrezkoa)
Please enter your name.
(Beharrezkoa)
Please enter your e-mail address.
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Enter the word
Egur berogailu efizienteak burutzen

Fundazioko bolondresak Rocket-a burutu berri.