Hemen zaude: Hasiera Aktualitatea EHU / UPV-en Hitzaldia

EHU / UPV-en Hitzaldia

2011/02/03

Datorren asteartean, otsailaren 8an, Felix Baltistan Fundazioak eta Euskal Herriko Unibertsitateak antolatuta, Pakistan eta Baltistaneko egungo egoera eta Euskal Herriarekiko duten harremanaz izango da berbagai.

Felix Baltistan Fundazioa

Felix Baltistan Fundazioa nazioarteko garapenerako gobernuz kanpoko erakunde bat da, eta Baltistango Hushe bailarako komunitateetan bizi diren pertsonen giza garapen integral eta endogenoa lortu nahi du. Erakundeko kide diren pertsonek naturarekiko eta, bereziki, mendiarekiko pasioa eta errespetua dute ezaugarri, eta horietako gune bat da Baltistan, Karakorum mendimultzoaren barruan; bertan 6.000 metrotik goragoko munduko mendi gehien daude, eta baita zortzimilakoetako lau ere: K2, Broad Peak, Gasherbrum I eta Gasherbrum II.

Euskal Herriaren eta Baltistanen arteko hartu-emana aspaldikoa da. 1985. urtetik, euskal mendizale asko joan izan dira urrutiko leku horretara, eta menditzar erakargarriak eta zeharkatzea iradokitzen duten glaziarrak ikusteaz gainera, bertakoen adiskidetasuna eta laguntasuna ere ezagutu dituzte.

Hala hasi zen adiskidetzea, eta gutxika-gutxika herrien eta pertsonen arteko lankidetzaz nahiz laguntzaz haratagoko harreman bihurtu da.

Fundazioaren lana Hushé araneko Matxulu herrian hasi zen, 3.000 biztanle inguruko herrixka batean, 3.000 metroko garaieran. Bertako biztanleen bizi-baldintzak gogorrak dira, ez soilik klimagatik eta egoera geografikoagatik (isolaturik eta herrialdearen gainerako lekuetatik aparte baitaude), baizik eta garapen-falta handia dutelako oinarrizko arlo eskotan: hezkuntzan, osasunean, ekoizpenean edo genero-berdintasunean.


Sharbi Nima, hezkuntza proiektua

Hushe-eko haranak, hezkuntza urria eta akats duna dauka. Kasu askotan, hezkuntzarik ere ez dute jasotzen eta komunitateak daukan bizi moduan, eragozpenak sortzen ditu hezkuntza eskas honek.

Helduen analfabetismo maila, bereziki emakumezkoen artean, %80a baino handiagokoa da. Umeek hezkuntza jasotzeko duten aukerak, berriz, %50ekoak dira. Arazoa benetan da larria neskatilen hezkuntzan; izan ere, neskak eskolaratzeko ohiturarik ez da  egon.

Sharbi Nima proiektuak hezkuntza estrategia bat garatu du. Proiektu hori, tokiko lidergoan, genero berdintasunean, komunitateko garapen endogenoan eta iraunkortasunean dago oinarrituta. Iraupen luzerako pentsatutako proiektua da eta kalitate handiko hezkuntza sistema burutu nahi duen etapatan banatuta dago.


Taliseko larrialdia

Felix Baltistan Fundazioak (FBF) Talis berreraikitzeko duen planaren lehen emaitzak bistan daude: 12 etxebizitza eraiki dituzte dagoeneko, 9ri lehenengo solairuko sabaiaren itxidura falta zaie, eta 8k harrizko murruen %50-70 eginda daukate.

Gogora dezagun, abuztuko uholdeen eraginez, 15 pertsona hil zirela eta,  ur, harri eta lokatz oldearen  ondorioz, 38 etxebizitza goitik behera txikituta gelditu zirela. Horrekin batera, ehundaka abere, milaka zuhaitz eta soro landuetan ere hektarea asko galdu ziren. Egoera horren aurrean, FBFk,  bertakoa den FIFBM  organizazioarekin batera, eta, batez ere, Euskal Herriko pertsona eta instituzio askoren laguntzari esker, berreraikitze lanei aurre egiteko dirua biltzeko erabakia hartu zuen.

Euskal herritarren eta Europako mendizaleen artean, gutxi gorabehera, 80.000 euro bildu dira. Horri Euskal Herriko bi kutxek bildutako dirua gehitu behar zaio: Kutxako bezeroek 44.000 euro eman dituzte, beste 6.000 Kutxak berak jarritakoak; BBK-k, langileek emandakoari esker, beste 50.000 euro bildu ditu.

Berreraikitze planaren helburuak hauexek dira: kaltetutako familien elikadura ziurtatzea, hondatutako etxeak birjaso eta hobetzea, Taliseko egitura urbanoa birmoldatzea antzeko katastroferik berriz gerta ez dadin,  eta lur sailak prestatzea udaberrian uzta berria ereiten hasteko.

Iruzkinak

Iruzkina gehitu

Iruzkin bat gehitu dezakezu beheko datu-orria testu hutsezko formatuan betez.

(Beharrezkoa)
Please enter your name.
(Beharrezkoa)
Please enter your e-mail address.
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Enter the word