Hemen zaude: Hasiera Aktualitatea Baltistan Fundazioan kirolak emakumezko izena dauka

Baltistan Fundazioan kirolak emakumezko izena dauka

2019/04/06

Gaur garapenerako eta bakerako kirolaren nazioarteko eguna da. Hori dela eta Baltistan Fundazioan martxan jarri gara hilabete gutxian Hushe Ibarreko haurrek klase ondoren boleibolean jolasteko aukera izan dezaten.

Gaur garapenerako eta bakerako kirolaren nazioarteko eguna da. Hori dela eta Baltistan Fundazioan martxan jarri gara hilabete gutxian Hushe Ibarreko haurrek klase ondoren boleibolean jolasteko aukera izan dezaten.

Proiektua herri guztietan egindako hainbat inkestekin hasi genuen ekimenaren onarpen maila ikusteko guraso, ikasle eta irakasle artean. Inkesten emaitza izan zen hiru herritan boleibolean jokatzen hastea: Saling, MAchulo eta Kande.
Proiektu honek zeharkako hainbat arlo jorratzen dituen arren, osasunean eta hezkuntzan daukan eragina esaterako, proiektua martxan jarri aurretik eragin positiboak ikusten hasi gara arlo zehatz batean: generoa. Hainbat muga gainditzen dabiltza proiektua martxan jarri aurretik, honako adibideak kasu:
  • Inkesta bete duten gehienek positiboki ikusten dute neskatoek kirola egitea. Orainarte mutikoen arteko cricket-a zen nagusi, orain boleibolaren txanda da, eta neskatoen parte hartzearekin!
  • Kirol monitore postua argitaratzean jaso zien eskaeran erdiak emakumezkoek egin zituzten. Lehenengo aldiz Hushe Ibarrean, lanpostu publiko baterako aurkezten ziren pertsonen kopuruan berdintasuna eman zen.
  • Monitore bat gizonezkoa da eta beste bi emakumezkoak! Lehenengo aldiz, emakumezkoak gehiengo dira tradizionalki gizonezkoei lotura egon den sektore batean. Gainera, gure emakumezko monitoreek gizonezkoak ere entrenatuko dituzte.
  • Baltistan Fundaziotik %100-ean emakumez osatutako taldea dabil proiektua bideratzen: fundazioko langileekin batera Nerea Agirre, Carmen Cano, Itziar Urkijo eta Idurre Bilbao kiroleko profesionalek dihardute lanean.

 

Guzti honengatik esaten dugu Baltistan Fundazioan kirolak emakumezko izanda daukala.

Iruzkinak

Iruzkina gehitu

Iruzkin bat gehitu dezakezu beheko datu-orria testu hutsezko formatuan betez.

(Beharrezkoa)
Please enter your name.
(Beharrezkoa)
Please enter your e-mail address.
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Enter the word
Baltistan Fundazioan kirolak emakumezko izena dauka

Neskatoak jolasten