Hemen zaude: Hasiera Aktualitatea Eskerrik asko zure bonoa erosteagatik!

Eskerrik asko zure bonoa erosteagatik!

2018/02/07

Urtero martxan jartzen dugun bono kanpainak, Hushe bailarako neskak laguntzen jarraitzen du.

Dakizuenez, urtero martxan jartzen dugun bono kanpainak, Hushe bailarako neskak laguntzeko da. 50€-ko bono batek, neskato baten eskola gastuak kubritzen ditu eta guk aukera hau eman nahi diegu. Horretarako zure laguntza behar dugu proiektu honen parte bihurtuz.

Iaz, helburutzat genituenak baino 13 neska gehiago eskolaratu genituen Hushe Bailarako ikastoletan. Guztira 1094 ume egon ziren ikasten, eta horietatik 613 neskak ziren. Orain dela urte batzuk hau pentsaezina zen, bertoko familiek, dituzten baliabideak mutilengan inbertitzen bait zituzten. Baina gaur egun, hau ez da berriro gertatzen, neskak ere eskoletako gelak betetzen dituztelako urtero.

2016. urtearekin konparatuta, 68 ikasle gehiago daude eskoletan haien etorkizuna eraikitzen saiatzen. Baina hau ez da kanpaina honek eskaintzen duen laguntza bakarra, honi esker Baltistango hezitzaileak profesionalki garatzen laguntzen ditugu. 82 irakasle daude guztira lanean eskola hauetan eta etengabeko formakuntza jasotzen heziketa kalitatea ahalik eta hoberena izaten saiatzeko. Emakumeak ere zuzendari dira gaur egun, gazteentzat adibide bihurtuz.

Ikusten duzuenez, 50€ baino gehiago dira bono honek irekitzen dituen ateak eta horregatik lanean jarraitu behar dugu zuekin batera 2018. urtean ere hau posible izaten jarraitzeko.

Iruzkinak

Iruzkina gehitu

Iruzkin bat gehitu dezakezu beheko datu-orria testu hutsezko formatuan betez.

(Beharrezkoa)
Please enter your name.
(Beharrezkoa)
Please enter your e-mail address.
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Enter the word