Hemen zaude: Hasiera Aktualitatea Euskadi Baltistanekin

Euskadi Baltistanekin

2010/10/07

Felix Baltistan Fundazioak, momentuz, Talis herrian zentratu du bere laguntza. Izan ere, kaltetuena da eta Machulotik 2 kilometrotara dago; hau da, fundazioak, Hushe haranean daukan zentro neuralgikotik gertu dagoelako. Lehenengo laguntza, hondamendia gertatu eta ordu gutxira eskaini zitzaien: FIFBM (Felix Iñurrategi Foundation Baltistan Machulo), Fundazioko zenbait kide Talisera joan ziren janari beroa, etxegabe gelditu ziren familiei banatzeko.

Jarraian, etxez etxe errolda egin zuten arroza, irina eta olioa banatzeko. Herriko agintariekin eta Gurutze Gorriarekin elkarlanean, kanpadendak jarri zizkieten kaltetutako familiei. 



FIFBM eta FBFk eginiko erosketa zehatza hau da:

- 1040 kg irina

- 1040 kg arroza

- Balantza bat

- Plastikozko poltsa, zakuak, plastikoak



Zentsoari dagokionez, erabili zen banaketa egiteko moduak, familiak ondorengo kategorietan antolatzen zituen:

- A kategoria: dena galdu duten 92 familia. 5 arroz + 5 irin.

- B kategoria: dena galdu duten 233 familia, baina senitartekoen laguntza daukate. 2,4 arroz 2,4 irin.

- C kategoria: X familia autosufizienteak dira. Ez zaie ezer eman.



Hasierako erantzun honen ondoren, laguntza planekin hasi dira. Baita eraikuntza planekin ere. Izan ere, negu gogorra badator, eta epe ertaineko eta luzeko eraikuntza planarekin hasi dira. 

Proiektu honen helburua da, Taliseko komunitatearen ongi izatea bermatzea eta uholdeengatik desplazatutako emakume, gizonezko eta umeen bizitza berrezartzea.



Proiektuaren eremu orokorrak:

1- Nekazaritza lurrak berreskuratzea eta datorren udaberrirako uzta hastea.

2- Uzta galdu duten familientzako elikadura laguntza.

3- Etxeen berregitea hotzagatik heriotzak ekiditeko.

Iruzkinak

Iruzkina gehitu

Iruzkin bat gehitu dezakezu beheko datu-orria testu hutsezko formatuan betez.

(Beharrezkoa)
Please enter your name.
(Beharrezkoa)
Please enter your e-mail address.
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Enter the word