Hemen zaude: Hasiera Aktualitatea Hunza Ibarrera egindako bidaiaren ondoren emakumeak espazio berriak ari dira bereganatzen.

Hunza Ibarrera egindako bidaiaren ondoren emakumeak espazio berriak ari dira bereganatzen.

2018/01/11

Hunza Ibarrera egindako ikustaldiaren ondoren 5 egitasmo ekonomiko berri sortu dira Hushe Ibarrean, guztiak emakumeek bakarrik bultzatuta.

Duela hiru hilabete jakitera eman genuen webgune honen bidez Hushe Ibarreko 25 emakumek Hunza Ibarrera bidaia egin zutela hangoen ohitura eta praxitik ikasteko. Beste gauza batzuen artean hau idatzi genuen egindako bidaiari buruz:

“Bidaia oso emankorra izan da besterik ez bada lortu dugulako 25 emakume familiako gizonezkorik gabe horrelako bidaia bat egin ahal izatea, distantzia horiek gaindituz, bizitzaren ikuskera eta ohitura deberdinak ikusi ahal izateko. Gainera horietako batzuk euren negozio propioak arrakastarekin abiatzea lortzen badute are borobilagoa izango da emaitza.”

Gaur pozez esan genezake haietako batzuk beren negozio propioak abian jarri dituztela. Gehienbat erropak, artisautza eta edertasun porduktuak ekoitzi eta eskaintzen dituzte euren lokaletan. Batzuk egoitza berezietan, besteak etxean. Hasiera bat da askorentzat, familiarentzat diru-sarrera gehigarri bat, eta bereziki, emakumeen mundua ez dela etxeko pareten eta lanen artean amaitzen erakusten duten ekimenak.

 

 Dendak

Abiatzeko Akhuwat Foundation eta Felix Foundation Baltistanen laguntza ekonomikoak jaso dituzte batzuk etxekoen ekarpenekin batera hartu dute. Besteak etxekoen bultzadaz baliatu dira, baina guztiak ari zaizkigu erakusten lanerako gaitasuna, eta gizonezkoan esklusiba zen munduan ekimenak abian jartzeko ausardia. Guztia beharko dute aurrera egiteko.

 

 Machulo Urujo vtc

Hunza Ibarrera egin bidaiaren ondoren 5 ekimen berri zenbatu ditugu Hushe Ibarrean aurretik zeuden gutxiei zenbatu behar zaizkienak. Batzuk bakarka ausartu dira bidean egiten. Besteak taldean. Ibarrean gauzak aldatzen ari direla erakusten diguten adierazleak dira hauek, gizonezkoa bakarrik zen mundu konomikoan emakumeak ere tokia hartzen ari baitira. Bejondeiela aintzindari hauei.

 

Iruzkinak

-

Kaleem Ali 2018/01/15 21:48
Yes,The end of the women's world is not end of home walls.
  Thanks for your suport and such kind of fruitful trips.

Thank You!

Iruzkina gehitu

Iruzkin bat gehitu dezakezu beheko datu-orria testu hutsezko formatuan betez.

(Beharrezkoa)
Please enter your name.
(Beharrezkoa)
Please enter your e-mail address.
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Enter the word
Hunza Ibarrera egindako bidaiaren ondoren emakumeak espazio berriak ari dira bereganatzen.

Hunza Ibarrera joandako taldea. Aurpegiak estaltzeko eskatu ziguten. Aldaketa hori ere iritsiko da