Hemen zaude: Hasiera Aktualitatea Hushe-eko haraneko emakumeek garapen eredu propioaren gidaritza hartu dute

Hushe-eko haraneko emakumeek garapen eredu propioaren gidaritza hartu dute

2011/05/13

Emakumeek duten lan kargaz eta ardurez gain, garapenerako bidea bultzatu nahi dute. Haranean bizi diren herri ezberdinetako 31 emakumez osatutako lan taldea sortu da. Ama eta haurren osasuna, emakumeen gaitasunerako zentroa, hezkuntza edo garraioa lehen mailako beharrak dira

Lehen aldiz, Hushe-eko haranean 31 emakumeko lan taldea sortu da. Helburua, giza garapen jasangarriaren eredua lortzea eta hasieratik emakumeen beharrak eta perspektibak zeintzuk diren aztertzea. Talde hau, FIFBM erakundeak (Felix Iñurrategi Foundation Baltistan Machulo) abiatutako giza mugimendu baten ostean jaio da. Maiatzaren 10 eta 11n egin berri dira gaitasun eta laguntza planen gaineko lehen jardunaldiak bertako emakumeen (WCAP) ekonomia eta asoziazionismoa aztergai izanda.

Tailerra, Machulon egin da eta emakumeek euren inpresioak tartekatu dituzte euren familientzako bizitza kalitate handiagoa eta denentzako etorkizun justuago lortzeko bidean.


Lehen tailer honetan ateratako ondorio nagusiak hauek izan dira: osasun zerbitzua hobetzearen beharra, bereziki haurdunaldietan, eta emakumeek profesionalki eta pertsonalki hazteko eta euren gaitasunak garatzeko espazio bat, Vocational Centre izeneko emakumeentzako gunea,

izatearen beharra. Aipatu berri dugun bezala, emakumeek duten lehentasunezko beharrizana osasun zerbitzua hobetzea da, bereziki haurdunaldietan. Haraneko emakume guztiak bat datoz horrekin. Haurdun dauden emakumeak ez dira aintzat hartzen eta ondorioz, bi emakume hil dira azken hilabetean.

Bigarren beharrizana, aipatu moduan, emakumeak batzeko espazio bat izatea da. Profesionalki eta pertsonalki hazteko eta euren gaitasunak garatzeko gune bat izatea, hain zuzen ere. Vocational Centre delakoetan, aukera ezberdinei zabaldutako formakuntzak jasoko lituzkete eta euren arazoak konpartituko lituzkete gainerako emakumeekin, hala, autonomiarako urratsa emanez. Tailerrean identifikatu duten hirugarren arazoa hezkuntza da. Izan ere, alfabetatu gabeko emakumeen portzentajea oso altua da. Garraio on

baten beharra (ospitalera joaterako orduan horrek ere eragina dauka-eta), nekazaritza eredu berrian emakumearen presentzia urria edota ur edangarria izateko dituzten zailtasunak ere identifikatu dituzte jardunaldietan.


Tailerra balti hizkuntzan egin da, izan ere emakumeen gehiengoak ez daki urdu hizkuntza. Hizlari eta gidari lanak, Kaniz Fatima, genero arduradunak, Razia Mehdi, gizarte eragileak eta FIFBM (Felix Iñurrategi Foundation

Baltistan-Machulo) erakundeko Akhon Ali Shah gizarte eragileak egin dituzte. Koordinazio lanak berriz, Sarai Martin, Tayyab de CHIP Training and Counsulting elkartekoak eta Guillermo Maceirasek, Félix Baltistán fundazioko izan dira.

Tailerra gaika eta herrika banatutako taldeetan garatu da.

Esperientzia berriak eta Pakistango beste herrietan martxan jarritako proiektuak azaldu zaizkie emakumeei. Hala, euren komunitatean bestelako etorkizun bat posible dela ere erakutsi zaie. Tailerra azken hilabetean Hushe-en  egindako bilera batzuetatik sortu da. Hauek izan dira egindako bilera parte-hartzaileak: Kanday (36 emakume euren 4 umeekin); Khane (34 emakume euren 6 umeekin); Marzegone

(68 emakume euren 8 umekin); Balegone (15 emakume euren 4 umekin); Thalis (31 emakume 4 umekin);  Saling-en bi bilera egin ziren, (guztira  34 emakume 7 haur izan ziren); eta Machulo-n ere bi bilera egin ziren (guztira  35 emakume euren umeekin).

Emakumeekin Hushe-en egindako bilera hauetan, nabarmendu beharra dago, komunitatean eta familian duten ardura eta lan kargaz gain, garapenaren bidean egon nahi dutela. Parte hartzea oso altua izan da. Gainera, komunitate batzuetako bileretako parte hartzea mistoa izan da emakumeen arazoak gizonezkoenetik nabarmenduz.

WCAP erakundearen parte den tailerra,  tokiko garapen proiektuaren (PROFODO) bigarren fasean dago integratuta. Hala, kapitalizazio jardueren, formazioaren, sentsibilizazioaren eta gizarte mobilizazioen bitartez, garapenerako bidean aurrera pausoak lortzen ditu. Komunitateko egiturak indartu eta garapena bultzatu nahian hasierako ekimenak, kooperatibak, herriko enpresak eta auto-enplegua sustatzea da helburua.

Iruzkinak

Iruzkina gehitu

Iruzkin bat gehitu dezakezu beheko datu-orria testu hutsezko formatuan betez.

(Beharrezkoa)
Please enter your name.
(Beharrezkoa)
Please enter your e-mail address.
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Enter the word