Hemen zaude: Hasiera Aktualitatea Hushe Ibarreko bost emakume sorospen ikastaro aurreratuetan.

Hushe Ibarreko bost emakume sorospen ikastaro aurreratuetan.

2019/07/17

Hushe Ibarreko bost emakumek lehen aldiz hartu dute parte sorospen ikastaro batean, eskaladako teknikak eta beste hainbat gai ikasiz.

Baltistan Fundazioak Euskal Herriko Unibertsitatearekin eskutik helduta, arriskuen prebentziorako eta hauen ondorioak murrizteko sare bat osatzeko lanean ari da hainbeste ezbehar eta hondamendi ezagutzen dituen Hushe Ibarrean. Bertako 12 gizon-emakume prestatu ditu sorospen eta arriskuen prebentzio lanetan, eta deigarriena eta pozgarriena izan da, hauetatik bost, herri desberdinetako neskak izan direla ( Matxulo, Talis, Saling, Marzigone eta Balegonekoak), eta gizonen pare aritu direla eskaladan eta programaren beste ataletan, behin etxeko ateak zabalduz gero dituzten aukera berriak mugagabeak direla erakutsiz.
Esan gabe doa poliki-poliki ari garela lortzen emakumeen ahalduntzean sakontzea eta geroz eta gehiago direla ofizioak ikasi, gida-baimena lortu, edota hauek bezala sorospen taldetako kide izateko gaitasunak dituztela erakusten digutenak.

 

Iruzkinak

Iruzkina gehitu

Iruzkin bat gehitu dezakezu beheko datu-orria testu hutsezko formatuan betez.

(Beharrezkoa)
Please enter your name.
(Beharrezkoa)
Please enter your e-mail address.
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Enter the word
Hushe Ibarreko bost emakume sorospen ikastaro aurreratuetan.

Emakumea eskalatzen Matxuloko ikastaroan