Hemen zaude: Hasiera Aktualitatea Hushe Ibarreko Emakumeen Elkarte jaioberria.

Hushe Ibarreko Emakumeen Elkarte jaioberria.

2018/04/12

Zaratarik gabe baina irmoki jarraitzen dute aurrerako bidean Hushe Ibarreko emakumeek

Zaratarik gabe baina irmoki jarraitzen dute aurrerako bidean Hushe Ibarreko emakumeek.

Duela urte batzuk sortu ziren Vocational Centreak, emakumeen bilgune eta eurak aukeratutako arloen prestakuntza gune bihurtu ziren azkar. Egia da VC guztiek ez dutela erritmo bera izan eta batzuen jardunak gorabehera handiak izan dituztela, beti ere, Baltistan Fundazioak transferitu zitzakeen diru-laguntzek baldintzatuta. Baina gabezia hauek ez dira oztopo izan Ibarreko emakumeek borondate irmoz aurrera egiten jarrai dezaten hautatu duten bidetik.

Ikasitakoak euren negozio txikiak abian jartzeko balio izan die batzuei. Txikiak noski, eta alor zehatzekin lotutakoak orokorrean, hala nola, elikadura eta joskintza, baina edozein modutan garbi dago, lehenago amestu ezin zituzten jardueretara jauzia emateko aukera izan dutela, eta  baliatzen ere jakin dutela.

Jendartean eta jarduera publikoan txertatzeko urratsak ere eman dituzte: Emakume batzuk Felix Foundation Baltistaneko patronoak dira, beste batzuk irakasle lanetan ari dira Ibarreko eskoletan, eta beste batzuk eskoletako guraso komiteetan.

Zaratarik gabe baina helburuak garbi, beste urrats handi bat eman dute Hushe Ibarreko Emakumeen Elkartea sortuz eta legez erroldaratuz, Felix Foundation Baltistanen atarian irakurri daitekeen bezala.

Azken ia 20 urteotan Baltistan Fundazioan lanean eta ahalduntzean laguntzen jardun garen emakume eta gizon guztiontzat izugarri pozgarria da gure ahaleginak eman dituen kimu txiki hauek ikustea.

Gure laguntza eta maitasuna izango duzue aurrerantzean ere, zuen bidean lagun.

 

Iruzkinak

Iruzkina gehitu

Iruzkin bat gehitu dezakezu beheko datu-orria testu hutsezko formatuan betez.

(Beharrezkoa)
Please enter your name.
(Beharrezkoa)
Please enter your e-mail address.
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Enter the word
Hushe Ibarreko Emakumeen Elkarte jaioberria.

Bilera Vocational Centrean