Hemen zaude: Hasiera Aktualitatea Ishaq Akhon Hushe Ibarreko gaztearen bizitza.

Ishaq Akhon Hushe Ibarreko gaztearen bizitza.

2018/01/06

Ishaq Akhon Hushe Ibarrean jaio zen duela 34 urte. Gaur, halabeharrez, Euskal Herrian ari da sukaldari lanetan. Deia egunkariak elkarrizketa egin dio.

Ishaq Akhon Hushe Ibarreko gazte bat da. Salingen jaioa duela 34 urte, hiru semeren aita. Mundu aberatsean jaiotzeko aukera izan ez duten askok eta askok bezala, beharrak eta gosea pairatu behar izan zituen gaztaroan. Ikasteko aukerarik ez, eta kontra, umetan lanean hasi beharra egokitu zitzaion etxean laguntzeko eta are gehiago aita hil zenean anai-arreben artean zaharrena baitzen bera.

Goi-mailako espedizioetan sukaldari bezala ibilia, izotz artean bere bizitza besteenaren alde arriskatzeko adina lagun zintzo eta leiala, gaur gure artean ari da sukalde lanetan bere semeek berak izan ez dituen ikasketak izan ditzaten ilusioak bultzatuta.

Deia egunkariak elkarrizketa bat egin zion amaitu berri dugun 2017 urtearen abenduaren 24ean. Azaltzen dituenak irakurtzea merezi dutelakoan ekartzen dugu hona.

Hemen

klikatuz irakur ahal izango duzu.

 

Iruzkinak

Iruzkina gehitu

Iruzkin bat gehitu dezakezu beheko datu-orria testu hutsezko formatuan betez.

(Beharrezkoa)
Please enter your name.
(Beharrezkoa)
Please enter your e-mail address.
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Enter the word
Ishaq Akhon Hushe Ibarreko gaztearen bizitza.

Ishaq Akhon sukaldaria