Hemen zaude: Hasiera Aktualitatea Josteko makinak konpontzen ikasten Hushe Ibarrean.

Josteko makinak konpontzen ikasten Hushe Ibarrean.

2018/09/25

Hushe Ibarreko lau emakumek josteko makinak konpontzeko ikastaro batean hartu dute parte. Orain arte gizonezko bat zen zerbitzu hau emateko gaitasuna zeukana. Gaur egun, berak erakutsitakoari esker, lau emakume gai dira esparru honetan sor dakizkieken arazoei irtenbidea emateko.

Ez da denbora asko Hushe Ibarreko Vocational Centreetan joskintza ikastaroak ematen hasi ginela bertako emakumeek horrela eskatuta. Haietako batzuk eurak egindako lanak saltzen hasi ziren eta horrekin batera sortu ziren makinen mantenu eta konponketa arazoak, bai jantziak merkaturatzen zituztenentzat, bai etxerako egiten zituztenentzat.
Luze gabe makinen mantenu eta konponketa lanetan prestatzeko ikastaro baten proposamena iritsi zitzaigun. Hamasei eta Berrogei urte arteko Machulu eta Salingeko lau emakumei aukeratu ziren ikastaroetan parte hartzeko.
Gaur egun laurak dira gai beste erabiltzaile guztiei konponketa eta mantenu zerbitzuak eskaintzeko, Felix Foundation Baltistanek Baltisan Fundaziaren laguntzarekin emakume hauei orain arte gizonezkoena soilik zen esparru batean sartzeko aukera eskaini baizieten.
Gure balorazioa oso da baikorra, Ibarreko 4 emakume gai direlako orain arte gizonezkoena zen lan bat egiteko, eta bide batez, Vocational Centreetan egiten den lanaren bideragarritasuna indartzen duelako beste zerbitzu berri bat eskainiaz.

 

Iruzkinak

Iruzkina gehitu

Iruzkin bat gehitu dezakezu beheko datu-orria testu hutsezko formatuan betez.

(Beharrezkoa)
Please enter your name.
(Beharrezkoa)
Please enter your e-mail address.
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Enter the word
Josteko makinak konpontzen ikasten Hushe Ibarrean.

Lau emakumeak ikasketa lanetan.