Hemen zaude: Hasiera Aktualitatea Nazioarteko lankidetzaz solasaldia eta gogoeta saioa Oñatin urtarrilaren 15ean

Nazioarteko lankidetzaz solasaldia eta gogoeta saioa Oñatin urtarrilaren 15ean

2020/01/08

Baltistan Fundazioak ekitaldi bat antolatu du Oñatin, urtarrilaren 15ean, nazioarteko lankidetzaren ereduen inguruan egin duen gogoeta jendartean partekatzeko.

Urtarrilaren 15ean, arratsaldeko 7etan Oñatiko Kultur etxean ekitaldi bat izango da Baltistan Fundazioak antolatua. Hushe Ibarrean grabatutako bideo esanguratsu bat ikusi ondoren solasaldia izango da Pedro Ibarra (Fundazioko presidentea), Alberto Iñurrategi eta Shazia Maryam gazte baltiarrarekin.
Shazia proiektu berri baten protagonistetako bat da, Ibarrean jendartearen sentsibilizazio eta mobilizazioak bilatzen dituena, jendartea bera izan dadin bere etorkizunaren eragile aktibo nagusia kanpoko laguntzak bitarteko bihurtuz helburu izan ordez.
Egitasmo berri honen lerro nagusiak azalduko dira eta horien inguruan eztabaida bizi bat sortzea espero dugu. Fundzioak bizirik dituen beste lan-lerro batzuk ere ezagutu ahal izango ditugu.
Ekitaldia Fundazioko bazkideei, lagunei, eta oro har nazioarteko lankidetzaren norabideaz kezkatuta zaudeten guztioi dago zuzendua.

Iruzkinak

Iruzkina gehitu

Iruzkin bat gehitu dezakezu beheko datu-orria testu hutsezko formatuan betez.

(Beharrezkoa)
Please enter your name.
(Beharrezkoa)
Please enter your e-mail address.
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Enter the word