Hemen zaude: Hasiera Aktualitatea Newsletters 2014 - Abendua

2014 - Abendua

Machulora bidaia

Pasa den irailean Fundazioko kide batzuk Machulora bidaia burutu zuten jarraian aipatuko dizkizuegun helburuekin.

FIFBM-rekin urtean behin gutxienez erlazio zuzena mantentzeko beharra, bertako kideekin erlazio estua mantetzeko, tokian bertan proiektuen garapena ikusteko eta ebaluazio egin ahal izateko. Horretaz gain, beraien sentsazioak jaso, lanean jarrai dezaten animoak eman, eta dauzkaten arazoak entzun eta laguntza eman.

Fundazioak Iparraldean daukan egoeraran berri eman, Fundazioaren agindu organoen berregituraketa ondorengo egoera azaldu, eta berreskuratu dugun normaltasun instituzional eta ekonomikoa erakustea.

Vocational zentruen inguruko proiektuaren itxiera eta ebaluazioa burutu 2014ko uztailean, eta nekazaritza proiektuarena 2014ko abenduan.

Zortzi eskolen inguruko informazio zehatza jaso. Eskola horiek bisitatuz eta bertako guraso zein irakasleek bilerak burutu ondoren, oso informazio baliagarria lortu dugu: ebaluazio pedagogikoa, hobetu beharreko gauzak, irakasleen formakuntzaren ebaluazioa eta garapenerako aukerak, azpiegitura eta material pedagogikoko beharrak, ikasle zein irakasleen arteko berdintasunean egineko aurrerapenak eta egin beharrak, finantzia sistemak...

Ibarreko herri guztietan eta bereziki Saling eta Hushen sortzen hari diren herri parte hartze mugimenduak ikusteko aukera izan dugu. Bakoitza kudeaketa eta parte hartze modu ezberdinekin. Hasiera baten, errekurtsoak bildu eta azpiegiturak hobetzeko helburuarekin, baina eragin handiagoa izan dezaketen prozesu parte hartzaileei ateak guztiz irekita mantenduz.

Orokorrean, Fundazioak babesten dituen zortzi eskolek izan dituzte hobekuntzak azken bi urteetan. Ondorengoa jakin ahal izan dugu:

  • Ikasle kopurua 916 pertsonakoa da. Hauetatik 489 neskak dira (%53.4) eta 427 mutilak (%46.6). - 2014ko kurtsoan gure helburua 350 ume eskolaratzea zen eta 139 haurretan hobetu dugu kopuru hori.
  • Irakasle kopuruak ere nabarmen egin du gora aurreko egoerari erreparatu ezkero.
  • Kurtso honetan 21 emakumezko eta 27 gizonezko irakasle hari dira irakasle lanetan 8 eskola horietan banatuta.
  • Baina bi eskolatan emakumezko irakasleak gehiago dira gizonezkoak baino, eta beste bi eskolatan emakume zein gizonezko kopurua bera da.
  • Herri bateko datuen faltan, eskolara ez doazen umeen kopuruak jaitsiera handia izan du, 2014ko kurtsoko bataz bestekoa %18 delarik, kopuru berdintsua izanik neska zein mutikoen artean.
  • Irakasleen maila ere asko hobetu da. Oraindela hiru urtearte soilik %20ak gainditzen zuteen FA edo FSC maila (bigarren hezkuntzaren parekoa), aldiz gaur egun %50etik gorakoa da titulazio altuagoak dituzten irakasleen kopurua.

Ibarreko hogeita hamar emakumezko taldek (100 emakumetik gora denera) microkredituak eskatu dituztela jakin ahal izan dugu. Gehienetan diru hori nekazaritza prozesuak bultzatzeko erabili bada ere, horrek aukera eman dezake nekazaritzari balio gehiago emango dion makinarian diru inbertsioak burutzeko ere.

Beraz, garapen prozesu honetan ibarreko garapen komunitariorako eta FIFBM-ren lidertza lanetarako aukera handia zabaltzen da. Horregaitik gure kontraparteari ibarreko beste herritako pertsona aktiboenei Fundazioko ateak irekitzearen abantailak azaldu dizkiogu, horrek bertako patronatuan emakumeen parte hartzea handituko lukeelarik. Prozesu hau martxan da dagoeneko eta hamabi pertsona berriren sarrera ekarri du, zeinetatik bost emakumezkoak diren (%42).

Era berean, Plan Estrategiko bat garatu beharra ikusi dugu, hurrengo bost urteetan FIFBM-aren etorkizuna zein izango den zehaztuko duena. Guzti hori irakasleen, hezkuntza proiektuko arduradunaren eta Fundazioko liderraren formakuntza plan intentsibo bat garatzearekin batera.

PDCM-ra (Agha Khan Fundazioaren unibertsitatea) elkarrekin eginiko bisita batean eginbehar guzti hauei aurre egiteko proposamen bat eskatu genien, eta baita ibarrean emakumeen indartzea bultzatzeko plangintza bat eta berau garatzeko pertsona bat identifikatzea ere.

Beste hiru erakunderekin ere harremanak izan genituen: Pobrezia Gutxitzeko Pakistango Fondoa (PPAF), zeinekin ibarreko proiektuendako finantziazio egonkorra lortzeko ekintza plangintzak elkartrukatzea adostu genuen; UNICEF-Pakistan, haurren eskolaratze ezaren gaineko ikerketa bat elkarrekin burutzeko; eta azkenik, Agha Khan Fundazioko Microfinantza banku batekin, albarikokeak kontsumo energetiko gabe lehortuko dituen makinariarentzat finantziazioa elkarrekin bilatzeko.

Harreman berri batzuk ere egin ditugu:

  • Oso ondo formatutako eta gobernuko irakasleak diren ibarreko bertako bi pertsona. Bi hauek urteak daramatzate haur gormutuentzako zentro berezi bat bultzatzen Skardun. Horregatik, ibarrako hamar haur bertara joateko aukera jorratzen dihardugu, bertan hezkuntza berezia jaso dezaten.
  • Vocational Training Centers (VTC) emakumeei amatasun-haur osasunaren inguruko formakuntza kurtsoak eskaini dituen Khapuluko matrona bat.
  • Ibarreko bi Lady Health Visitors (LHV). Haurdunaldi eta jaiotzen inguruko formakuntza jasotzera joango direnak zentro espezializatu batera, bertan ecografoaren oinarrizko erabilera ere azalduko zaielarik.
  • Gizonezkoei zuzendutako familiako osasunaren eta gaixotasunak aurreikustearen inguruko kurtsoak emango dituen Dr. Muzzafar.
  • Lanean ari gara osasunerako hezkuntza kurrikulum eskolarrean gehitu dezaten.

Argazki erakusketa

Egungo komunikabideek herrialde honi buruz eta bertako biztanleen inguruan eskaintzen diguten ikuspegi interesatua gainditzea beharrezkoa ikusten dugu. Eta Baltistango herriaren egoera aldarrikatu eta jakitera eman nahi dugu, kultura eta komunitate hau guztiz baztertua izan baita bai Pakistango gobernuagatik eta baita nazioarteko komunitateagatik ere.

Horretarako Ibon Azpilikuetak bere argazkien bitartez ematen digun bisio kritikoa berreskuratuko dugu. Hushe Ibarreko emakumeen garapen pertsonala zein komunitarioa eta beraien bizimodua erakusteko gai baita.

“Emakumeak Hushe Ibarrean” argazki erakusketa mendizaletasunaren inguruko bi ekitaldi garrantzitsutan ikusteko aukera izango da: Getxoko mendi astean (Azaroan) eta Bilbo Mendi Film Festival-ean (Abenduan). Ekintaldi hauetako sustatzaileen sentsibilitateari esker barneratu ahal izan dugu erakusketa hau beraien programetan.

Gure argazki erakusketa ikustera pasa zaitezkete abenduaren 10tik urtarrilaren 6ra bitartean Bilboko Rekalde Aretotik ere.

Zuen zain izango gaituzue!

Bono kanpaina

Eta egingo diren erakusketekin hasiera emango zaio aurtengo bono kanpainari. Gure bidaian ikusi ahal izan dugu eskolaratzeko 50€-ek Hushe Ibarrean izan duren eragina. Jakingo duzuten moduan, kopuru hori da bertako haur baten urte osoko eskolaratzeak balio duena. Eta guk nesken eskolaratze gastu totala ordaintzeko erabiltzen dugu batutako diru guztia, horrela ikusten gabiltzan emaitza onak ziurtatzen ditugularik.

Goi mailako ikasketetarako eskaini dizkiegun laguntza eta bonoei esker, gaur egun neska kopurua handiagoa da mutil kopurua baino eta emakumezko irakasleak ere gehiago dira gizoneskoak baino gure eskoletan.

Animatu berriz ere zure bonoa erostera. Eta gure elkartasun katean parte har ezazu zure lagunei bonoak aurkeztuz.

Eguberritan oparitu bono bat!

Anima zaitez eta izenpetu bono bat honako kontuen bidez:

  • KUTXABANK: ES40 2095 0000 71 9103522251
  • LA CAIXA: ES39 2100 3885 12 0200088018

Errenta aitorpenean desgrabazio fiskala lortzeko ziurtagiria nahi izanez gero bidali email bidez zure datuak (izena eta abizenak, herria, NAN eta email helbidea) proiektuak@felix-baltistan.org helbidera, eta adierazi zure izen abizenak tranferentzian, guk egiaztaketa burutu ahal izateko.