Hemen zaude: Hasiera Aktualitatea Newsletters 2014 - Abendua Argazki erakusketa - 2014 abendua

Argazki erakusketa - 2014 abendua

Egungo komunikabideek herrialde honi buruz eta bertako biztanleen inguruan eskaintzen diguten ikuspegi interesatua gainditzea beharrezkoa ikusten dugu. Eta Baltistango herriaren egoera aldarrikatu eta jakitera eman nahi dugu, kultura eta komunitate hau guztiz baztertua izan baita bai Pakistango gobernuagatik eta baita nazioarteko komunitateagatik ere.

Horretarako Ibon Azpilikuetak bere argazkien bitartez ematen digun bisio kritikoa berreskuratuko dugu. Hushe Ibarreko emakumeen garapen pertsonala zein komunitarioa eta beraien bizimodua erakusteko gai baita.

“Emakumeak Hushe Ibarrean” argazki erakusketa mendizaletasunaren inguruko bi ekitaldi garrantzitsutan ikusteko aukera izango da: Getxoko mendi astean (Azaroan) eta Bilbo Mendi Film Festival-ean (Abenduan). Ekintaldi hauetako sustatzaileen sentsibilitateari esker barneratu ahal izan dugu erakusketa hau beraien programetan.

Gure argazki erakusketa ikustera pasa zaitezkete abenduaren 10tik urtarrilaren 6ra bitartean Bilboko Rekalde Aretotik ere.

Zuen zain izango gaituzue!