Hemen zaude: Hasiera Aktualitatea Newsletters 2014 - Abendua Machulora bidaia 2014

Machulora bidaia 2014

Pasa den irailean Fundazioko kide batzuk Machulora bidaia burutu zuten jarraian aipatuko dizkizuegun helburuekin.

FIFBM-rekin urtean behin gutxienez erlazio zuzena mantentzeko beharra, bertako kideekin erlazio estua mantetzeko, tokian bertan proiektuen garapena ikusteko eta ebaluazio egin ahal izateko. Horretaz gain, beraien sentsazioak jaso, lanean jarrai dezaten animoak eman, eta dauzkaten arazoak entzun eta laguntza eman.

Fundazioak Iparraldean daukan egoeraran berri eman, Fundazioaren agindu organoen berregituraketa ondorengo egoera azaldu, eta berreskuratu dugun normaltasun instituzional eta ekonomikoa erakustea.

Vocational zentruen inguruko proiektuaren itxiera eta ebaluazioa burutu 2014ko uztailean, eta nekazaritza proiektuarena 2014ko abenduan.

Zortzi eskolen inguruko informazio zehatza jaso. Eskola horiek bisitatuz eta bertako guraso zein irakasleek bilerak burutu ondoren, oso informazio baliagarria lortu dugu: ebaluazio pedagogikoa, hobetu beharreko gauzak, irakasleen formakuntzaren ebaluazioa eta garapenerako aukerak, azpiegitura eta material pedagogikoko beharrak, ikasle zein irakasleen arteko berdintasunean egineko aurrerapenak eta egin beharrak, finantzia sistemak...

Ibarreko herri guztietan eta bereziki Saling eta Hushen sortzen hari diren herri parte hartze mugimenduak ikusteko aukera izan dugu. Bakoitza kudeaketa eta parte hartze modu ezberdinekin. Hasiera baten, errekurtsoak bildu eta azpiegiturak hobetzeko helburuarekin, baina eragin handiagoa izan dezaketen prozesu parte hartzaileei ateak guztiz irekita mantenduz.

Orokorrean, Fundazioak babesten dituen zortzi eskolek izan dituzte hobekuntzak azken bi urteetan. Ondorengoa jakin ahal izan dugu:

  • Ikasle kopurua 916 pertsonakoa da. Hauetatik 489 neskak dira (%53.4) eta 427 mutilak (%46.6). - 2014ko kurtsoan gure helburua 350 ume eskolaratzea zen eta 139 haurretan hobetu dugu kopuru hori.
  • Irakasle kopuruak ere nabarmen egin du gora aurreko egoerari erreparatu ezkero.
  • Kurtso honetan 21 emakumezko eta 27 gizonezko irakasle hari dira irakasle lanetan 8 eskola horietan banatuta.
  • Baina bi eskolatan emakumezko irakasleak gehiago dira gizonezkoak baino, eta beste bi eskolatan emakume zein gizonezko kopurua bera da.
  • Herri bateko datuen faltan, eskolara ez doazen umeen kopuruak jaitsiera handia izan du, 2014ko kurtsoko bataz bestekoa %18 delarik, kopuru berdintsua izanik neska zein mutikoen artean.
  • Irakasleen maila ere asko hobetu da. Oraindela hiru urtearte soilik %20ak gainditzen zuteen FA edo FSC maila (bigarren hezkuntzaren parekoa), aldiz gaur egun %50etik gorakoa da titulazio altuagoak dituzten irakasleen kopurua.

Ibarreko hogeita hamar emakumezko taldek (100 emakumetik gora denera) microkredituak eskatu dituztela jakin ahal izan dugu. Gehienetan diru hori nekazaritza prozesuak bultzatzeko erabili bada ere, horrek aukera eman dezake nekazaritzari balio gehiago emango dion makinarian diru inbertsioak burutzeko ere.

Beraz, garapen prozesu honetan ibarreko garapen komunitariorako eta FIFBM-ren lidertza lanetarako aukera handia zabaltzen da. Horregaitik gure kontraparteari ibarreko beste herritako pertsona aktiboenei Fundazioko ateak irekitzearen abantailak azaldu dizkiogu, horrek bertako patronatuan emakumeen parte hartzea handituko lukeelarik. Prozesu hau martxan da dagoeneko eta hamabi pertsona berriren sarrera ekarri du, zeinetatik bost emakumezkoak diren (%42).

Era berean, Plan Estrategiko bat garatu beharra ikusi dugu, hurrengo bost urteetan FIFBM-aren etorkizuna zein izango den zehaztuko duena. Guzti hori irakasleen, hezkuntza proiektuko arduradunaren eta Fundazioko liderraren formakuntza plan intentsibo bat garatzearekin batera.

PDCM-ra (Agha Khan Fundazioaren unibertsitatea) elkarrekin eginiko bisita batean eginbehar guzti hauei aurre egiteko proposamen bat eskatu genien, eta baita ibarrean emakumeen indartzea bultzatzeko plangintza bat eta berau garatzeko pertsona bat identifikatzea ere.

Beste hiru erakunderekin ere harremanak izan genituen: Pobrezia Gutxitzeko Pakistango Fondoa (PPAF), zeinekin ibarreko proiektuendako finantziazio egonkorra lortzeko ekintza plangintzak elkartrukatzea adostu genuen; UNICEF-Pakistan, haurren eskolaratze ezaren gaineko ikerketa bat elkarrekin burutzeko; eta azkenik, Agha Khan Fundazioko Microfinantza banku batekin, albarikokeak kontsumo energetiko gabe lehortuko dituen makinariarentzat finantziazioa elkarrekin bilatzeko.

Harreman berri batzuk ere egin ditugu:

  • Oso ondo formatutako eta gobernuko irakasleak diren ibarreko bertako bi pertsona. Bi hauek urteak daramatzate haur gormutuentzako zentro berezi bat bultzatzen Skardun. Horregatik, ibarrako hamar haur bertara joateko aukera jorratzen dihardugu, bertan hezkuntza berezia jaso dezaten.
  • Vocational Training Centers (VTC) emakumeei amatasun-haur osasunaren inguruko formakuntza kurtsoak eskaini dituen Khapuluko matrona bat.
  • Ibarreko bi Lady Health Visitors (LHV). Haurdunaldi eta jaiotzen inguruko formakuntza jasotzera joango direnak zentro espezializatu batera, bertan ecografoaren oinarrizko erabilera ere azalduko zaielarik.
  • Gizonezkoei zuzendutako familiako osasunaren eta gaixotasunak aurreikustearen inguruko kurtsoak emango dituen Dr. Muzzafar.
  • Lanean ari gara osasunerako hezkuntza kurrikulum eskolarrean gehitu dezaten.