Hemen zaude: Hasiera Aktualitatea Oxigenoa euskarari 6000 metroan ere!

Oxigenoa euskarari 6000 metroan ere!

2018/10/23

Felipe Uriarte mendizale ezaguna ekimen berri bat ari da burutzen Nepaleko mendi eta haranetan zehar.

Euskal Herriko lurralde guztietako 16 eta 18 urte arteko euskaldun gazte talde bat bildu, eta Himalaiara eraman ditu 10 lagunez osatutako xerpa etniako beste gazte talde batekin bat egin eta guztiak elkartuta treking bat egiteko. Felipek mendizaletasuna eta euskara lotu nahi izan ditu Oxigenoa euskarari 6.000 metrotan ere eta urriaren 10ean abiatuta, Himalaiako mendi eta haranak ari dira ezagutzen gazte hauek, bi kulturen ezaugarriak elkarri erakutsiaz eta xerpak euskaldunei beren hizkuntza eta euskaldunak xerpei euskara erakusten ari zaizkielarik. Elkartasunarekin ere lotu dute ekimena eta besteak beste 100 kilo neguko arropa eraman dute. Horrela, ekimen hau hiru zutaberen gainean eraiki dute: hizkuntza gutxituak, elkartasuna eta mendizaletasuna. Gutxi gora behera gurean ere (Baltistan Fundazioan) ardatz ditugun hiru ezaugarriak. Felipek Baltistan Fundazioan lagun bat baino gehiago duenez, bideo hau bidali digu, eta guk egoki ikusi dugu gure atarian argitaratzea.

Ikusi bideoa hemen: https://youtu.be/sOoUukU3YMU

Iruzkinak

Iruzkina gehitu

Iruzkin bat gehitu dezakezu beheko datu-orria testu hutsezko formatuan betez.

(Beharrezkoa)
Please enter your name.
(Beharrezkoa)
Please enter your e-mail address.
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Enter the word
Oxigenoa euskarari 6000 metroan ere!

Oxigenoa euskarari 6000 metroan ere