Hemen zaude: Hasiera Aktualitatea Shazia hemen da!

Shazia hemen da!

2019/04/12

Gure fitxaketa berria, Shazia Maryam aurkezten dizuegu! 27 urte soilik izan arren, bere jaioterria den Baltistan atzean utzi du Mondragon Unibertsitateko Berrikuntza eta lidergo masterrarekin bat egiteko. Momentu oro irrifartsu Shaziak Euskal Herrian izan duen ongi etorri beroa azpimarratu du eta ikasteko eta hobetzeko dituen gogoak segituan antzematen zaizkio. Masterra bukatzean Karakorum-eko mendi artera itzuliko da, bere ikaskide Basharat Ali-rekin batera, Hushe ibarrean berrikuntza zentru bat martxan jartzeko. Baltistan Fundazioak Mondragon Unibertsitatearekin elkarlanean finantzatutako proiektu honen helburua, berrikuntza eta sortzaile sare sendo bat sortzea da, etorkizuneko proiektuen gidaritza eta lidergoa eramateko gai izango dena. Berrikuntza zentru hau mugarri izango dela argi daukagu Baltintan Fundaziotik. Zorte on, Shazia, eta ongi etorri Baltistan Fundazioko familia honetara!

Iruzkinak

Iruzkina gehitu

Iruzkin bat gehitu dezakezu beheko datu-orria testu hutsezko formatuan betez.

(Beharrezkoa)
Please enter your name.
(Beharrezkoa)
Please enter your e-mail address.
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Enter the word
Shazia hemen da!

Shazia