Hemen zaude: Hasiera Aktualitatea Taliseko berreraikitze lanak berriro martxan

Taliseko berreraikitze lanak berriro martxan

2011/03/22

Felix Baltistan Fundazioak, FIFBM tokiko erakundearekin eta Taliseko Larrialdi Batzordearekin elkarlanean, berreraikitze lanak berriro martxan jarri ditu Talisen, Baltistanen (Pakistan). Lurralde hau, abuztuan gogor astindu zuen montzoiaren euriteek. Neguko hilabete gogorretan etxeen diseinuan lanean jardun dute herriko arkitektoekin elkarlanean.

Nevadas.jpgOtsaila bukaeran, negua amaitzear, eta -20ºC eta  -5ºC-ko tenperaturak izan ostean, tenperaturak pixkanaka goraka hasi dira. Husheko haraneko komunitateko biztanleak bizitza normala egiten hasi dira poliki-poliki.
Berreraikitze lanak posible dira euskal herritarren laguntzari esker.
Aurreratu bezala, Taliseko lanak bi fasetan banatu dira. Izan ere, abendua, urtarrila eta otsaila hilabete gogorrak dira hotza eta elurragatik. Ezinezkoa da terrenoa lantzea lana egiteko. Otsailean, bigarren fasea hasi aurretik, Felix Baltistan Fundazioko taldea bertara joan da. Bertan, egindako lanaren jarraipena, eta egin beharrekoa prestatzen dihardu.

Lantalde honen egin beharretako bat, Taliseko Larrialdi Batzordearekin elkarlanean, herritarren organizazio lanetan parte-hartzea izan da. Larrialdi egoerak koordinatzeko lanak egiteko talde txikiekin hasi eta, egun, 22 lagunez osatutako talde sendo bat izatera iritsi da. Nabarmendu ere, lehen aldiz, lau emakumezkok parte-hartzen ari direlaInvierno.JPG taldean.

Etxeen berregitea
33 etxebizitzen lehen solairua berregin dituzte. Batek, badauka lur-sail berria, eta laster hasiko dira eraikitze lanekin bertan. Beste bi esperoan daude noiz adostu terreno aldaketa lursailen jabeekin. Zentzu honetan, FIFBM eta Taliseko berregite batzordea, zenbait herritar kontzientziatzen ari dira beste gune ziurrago batera alda daitezen.

Trabajos1.JPG
Etxeen berregite lanetan, tekniko profesionalak, familiak eta eraikuntza irizpideak zuzentzen dituztenek hartzen dute parte. Zutabeak eta harri zein egurrezko estrukturak begiratu eta berriro aztertu dituzte bidalitako materiala era egokian erabili dela konprobatzeko. 

Hemendik aurrera, bigarren solairuko berregite lanak hasten dira: bainu gelen hobetze lanak egingo dira eta ur osasungarria jarriko da; sukaldean bertako materialekin egindako rocket estiloko berogailua ezarriko da; hormak porlanarekin indartuko dira eta bi pisuen arteko isolamendu sistema hobetuko da. Hala, proiektu pilotu bat egingo da bi etxebizitzatan eta  leihoetako isolamendu termikoa izango du. Hau da, beira bikoitza eramango dute leihoek. Bi familien etxebizitzak aukeratu dira sistema hau jartzeko kondizioak betetzen dituztelako. Trabajos 3.JPG

 

Bestalde, FBF-ko taldeak egindako bidaian, herritarren  argazki erreportajea egin du ur beltzen kanalizazioa eta saneamendu sistema non jarri daitekeen aztertzeko. Ikerketaren ostean, proiektu pilotu bat egitea erabaki da. Hala, bi depuradora egiteko aukera ematen duten hiru edo lau etxebizitza aukeratuko dira. Kaleen urbanizazioa eta etxeetarako sarrerak egokituko dira. Horrekin, osasun eta higiene abantailak agerian jarri nahi dira. Herritarrei, osasun eta saneamendu sistema hau jarri daitekeela erakutsi nahi da eta egokiak direla euren etxebizitza eta auzoendako, hala nahi badute, noski. Topografa.JPG

 

Babes hormari dagokionez, Gilgit Baltistango Gobernua hondakinak kentzeko lanean dabil hondeatzaile makinarekin, lur-jausiaren eremuan. Bertan, FBF eta FIFBM erakundeek, babes horma bat egin nahi dute beste hondamendi bati aurre egiteko eta babesa bermatzeko. Gune honetan, garbitoki bat eta aisialdi gune bat egitea ere badute asmo.
Azken batean, udaberriaren etorrerarekin lanak aurreratu egiten dira eta  laborantzarako lurra eta ureztatze kanalak konpontzeko aukera dago. Lan hauek, baina, Taliseko herritarrek bakarrik egiten dihardute.Trabajo comunitario.JPG