Hemen zaude: Hasiera Aktualitatea Tolosako Laskorain Ikastolak 4.700€ hezkuntza egitasmorako.

Tolosako Laskorain Ikastolak 4.700€ hezkuntza egitasmorako.

2018/03/09

Tolosako Laskorain Ikastolak urtero antolatzen du Merkatu Txikia Gabonak inguruan. Guraso, irakasle eta ikasleek hartzen dute parte eta bigarren eskuko produktuen salmentako etekinak Gobernuz Kanpoko hainbat erakunderi banatzen dizkie euren lankidetza-proiektuei lagundu asmoz.

Tolosako Ikastolak urte mordoska daramatza merkatu Txikia antolatzen eta Baltistan Fundazioak bat egin du aurten berarekin DBHko ikasleei bideo bat proiektatu eta hitzaldi bat ematen, eta ondoren merkatu Txikian ere bere laguntza eskaintzen Gobernuz Kanpoko beste bi Erakunderekin batera. 
Esperientzia ikaragarri polita izan dela esan genezake. Gainera, Tolosako Laskoarin Ikastolako Artezkaritza Kontseiluak 4.700 euroko taloi bat luzatu dio Baltistan Fundazioari Hushe Ibarrean diruz laguntzen dugun hezkuntza proiektuak aurrera egin dezan, eta horretan jarraituko dugu, 2018an lehen mailako neska guzti-guztiek eskolara dohainik joateko duten eskubidea bermatu arte, eta behin helburu hori beteta soberakinik balego, middle eta bigarrenerako gelak eraikitzeko materiala erosteko, Ibarrean lehen hezkuntza gainditzen duten ikasleek bertan bigarrenarekin jarraitzeko aukera izan dezaten Skardura edota eskualdeko hiriburura lekualdatzeko beharrik izan gabe. 
Zinez mila esker Laskorain Ikastolako hezkuntza-komunitateari, eta animoak beste bi erakundeei Tolosaldea Sahararekin Sahara bizi, eta Ibarratik misio taldea

Iruzkinak

Iruzkina gehitu

Iruzkin bat gehitu dezakezu beheko datu-orria testu hutsezko formatuan betez.

(Beharrezkoa)
Please enter your name.
(Beharrezkoa)
Please enter your e-mail address.
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Enter the word
Tolosako Laskorain Ikastolak 4.700€ hezkuntza egitasmorako.

Gobernuz Kanpoko hiru erakundeetako ordezkariak taloiak jasotzen.