Hemen zaude: Hasiera Aktualitatea Xabier Erro gogoan

Xabier Erro gogoan

2018/03/28

Xabier Errok ere izan zuen harremanik Baltistan Fundazioarekin. Zehazki, ibilgailu bat Hushe Ibarrera eramaten 2011an Alex Txikon eta Biurrirekin batera.

 

Euskal Herriko mendizaleek nekez ahaztuko dute Xabier Erro ibiltari nafar umoretsu eta alaia. Bertako egunkari eta hedabideek luze-zabal hitz egin dute bere ibilbideaz. Tximisteko espedizioa, Gasherbrum IIko zoritxarreko jaitsiera, Aconcaguako igoerak (ba ote dago munduan bere gailurra Xabierrek beste zapaldu duenik?) oso dira ezagunak.

Baina agian hain ezaguna ez dena da Baltistan Fundazioarekin izan zuen harremana. Duela zazpi urte, Alex Txikon eta Bihurrirekin batera Hushe Ibarrera egin zuten expedizoa gogoan gordetzea merezi duen horietakoa da.Euskal Herritik irten eta Baltistaneraino autoz egin zuten bidaia harrigarrian denetik ezagutu zuten abenturazaleok.

 

Ezer falta ez zedin Skarduko polo-plazan aizkora erakustaldi bat ere eman zuen Alexek Euskal Herritik eramandako bi enbor ebakiaz bertako biztanle arren harridura keinuen artean. Xabier gutako askoren laguna izan zen eta nekez ahaztuko dugu bere izaera patxadatsua eta irribarrea.

Adiorik ez Xabier.

Iruzkinak

Iruzkina gehitu

Iruzkin bat gehitu dezakezu beheko datu-orria testu hutsezko formatuan betez.

(Beharrezkoa)
Please enter your name.
(Beharrezkoa)
Please enter your e-mail address.
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Enter the word
Xabier Erro gogoan

Xabier Erro, Alex Txikon eta Bihurri expedizioko kamerekin.