2020/2021 bono kanpaina

2020/12/05
Card image cap

Baltistan Fundazioak diru-bilketa bat antolatzen du urtero Hushe Ibarreko gizarte-ekimeneko eskolak finantzatzen laguntzeko. Bonu deitzen ditugun 50 euroko dohaintzen bidez, neskato baten edo baliabide ekonomikorik gabeko familiako mutiko baten ikasturtea finantzatzen dugu.

Zergatik neskak? Historikoki baztertuak izan direlako hezkuntza-sisteman. Gaur egun, egoera guztiz desberdina da, eta esan dezakegu eskolatzea erabatekoa dela haur hezkuntzan eta lehen hezkuntzan. Gure erronka da bigarren hezkuntzaren amaierara arte erabateko eskolatzea lortzea.

50 euroko bonu bakoitzak, Fundazioak bailaran kofinantzatzen duen eskola horietako eskola-plaza baten urteko erabateko kostua estaltzen du, neskatoei irakaskuntza dohainik ematen zaiela bermatuz.

Zure dohaitzarekin lagun dezakezu:

  • Kutxabankeko ES05 2095 0000 70 9116423251 kontuan diru-sarrera bat eginez.
  • Gure web orrialdeako "Egin ekarpen bat" izeneko atalean.
  • Fundazioarekin lankidetzan aritu nahi duten pertsonei laguntzeko asmoz, PayPal bidez dohaintzak egiteko aukera bat gehitu dugu.

Donazioa_Pay_Pal.png

 

Oharra: zure dohaintzak ekitaldiko errenta-aitorpenetik desgraba daitezke, ehuneko aldakorretan, lurralde bakoitzean indarrean dagoen araudiaren arabera. Horregatik, ez ahaztu transferentzian zure izena, NAN zenbakia eta aitorpena zein probintziatan aurkezten duzun adieraztea.