10 hilabeteren ostean…helburu bat lortu dugu!

2012/03/13
Martxoaren 8an, Emakumearen Nazioarteko Egunean, FBF-k lortutako helburu bat dauka: “FBF-ko generoaren ekintza-plana”.
Card image cap

Hamar hilabetez (2010eko ekainetik 2012ko martxora) FBF  martxan jarri da eta berdintasunaren bidea landu du Genero Berdintasunaren Antolaketa aldaketaren prozesuan.

REUNION GÉNERO MARZO 7 (2012)_1.JPG

1. Irudia: Martxoak 7ko bilera.

Hilabete hauetan, Generoaren barruko taldeak prozesua aurrera eraman du, eta horregatik FBF-k esku artean dauzka bi dokumentuak: “Felix Baltistan Fundazioaren generoaren auto-diagnosia” eta “generoaren ekintza-plana”. Errealitate hau posible egin duen lantaldea hamahiru pertsonak osatu dute: fundazioko arlo ezberdinetako  gizonezkoek eta emakumezkoek (boluntarioak, talde teknikoak, patronatuak, koordinazio taldeak, komunikazio taldeak, bekadunak eta praktiketan daudenak). Gainera, prozesua zabaltzeko, aholkulari taldearen laguntzarekin kontatu dugu; Arkaitzek eta Ainhoak gidatu duten kudeaketa eta komunikazio lan taldearekin, alegia.

REUNION GÉNERO MARZO 7 (2012)_3.JPG

2.Irudia: Martxoak 7ko bilera.

Epe honetan egindako lan-saio ezberdinen bitartez, posible izan da 5 helburuko Generoaren Ekintza Plana egitea. Etorkizun batean, horren kudeaketari esker, posible izango da genero perspektiba integratzea kultura antolakuntzan eta FBF-ren ekintza guztietan.

Otsailean, ate irekien jardunaldietan, “FBF-ren generoaren auto-diagnostikoa gizarteratu zen. Bertan, Plana garatzeko ildoak definitu eta lehentasunak azpimarratu ziren. Ekainean, sentsibilizazio prozesua abiarazteko bi saio egin ziren. Helburua, berdintasunerako kontzeptu komunak ezartzea; dokumentazio instituzionalak aztertzea; estruktura formala; ekintzak, proiektuak eta programak; genero perspektibako FBF-ren kultura antolatzailea.

DIAGNOSTICO GENERO 10 DE FEBRERO 2012 DURANGO3_5.JPG

3. Irudia : genero diagnostikoa Durangon, otsailaren 10ean.

 


Berdintasunaren aldeko antolaketa-aldaketaren lehen apustu hau arrakastatsua izan da.

Prozesuaren gaineko informazio gehiago edo landutako dokumentuak behar izanez gero, ez izan zalantzarik  eta jarri zaitezte gurekin harremanetan e-mail bidez: genero@felix-baltistan.org.