15.000 euro Hushe ibarreko hezkuntzarako.

2014/03/08
Ikasturtea hasi da Munawar school-en eta Hushe ibarreko beste eskoletan. Laster, Baltistan Fundazioak bultzatutako bono kanpainaren behin betiko emaitzen berri emateko ordua iritsiko zaigu. Behin behineko azken itxierak 15.000 euroko emaitza eman du.
Card image cap
Ikasturtea hasi da Munawar school-en eta Hushe ibarreko beste eskoletan. Laster, Baltistan Fundazioak bultzatutako bono kanpainaren behin betiko emaitzen berri emateko ordua iritsiko zaigu. Behin behineko azken itxierak 15.000 euroko emaitza eman du. Hauekin 300 nesken, edo familia behartsuen mutikoren urteko ikasketa kostua ordainduko dugu, helburutzat genituen 350etatik ez hain urrin. Kanpainaren itxierak ez du esan nahi helburutik gertu utziko gaituzten dohaintza berriak jasotzen jarraituko ez dugunik. Laster behin betiko emaitzen eta banaketaren berri emango dizuegu web honen bidez. Guretzat oso pozgarria da ikasturte hasierarako gure helburuak lortzetik gertu ibili garela frogatzea. Ikaragarri pozten gaitu gure herrikideen elkartasunak eta bereziki mendizaleen munduarena.